“Mugarik eta naziorik gabe”  ekainaren 6-7

 

“Mugarik eta naziorik gabe”  jaialdia afinitate anarkistetatik eta libertarioetatik abiatuta elkartzeko, borrokatzeko eta antolatzeko zein espazio solidarioen eta autogestionatuen eraikuntza bultzatzeko espazio bat izateko pentsatuta eta ulertua izan da. “Mugarik ez naziorik gabe” izenpean biltzen gara jatorriaren eta jaioterriaren arabera definitzen gaituen sistemak inposatutako ideia banatzailearen aurkako adierazpen aske gisa. Maparen gaineko espazio bat gara, ekimen hau ez datorrelako bat ohiko kolektibo batekin: egoitza geografiko espezifikorik ez kide zehatzik ez dugulako.

Aurrez aurre ikusi gabe elkar ezagutzen dugu eta amalur zaharraren latitude ezberdinetatik desobedientzian oinarrituta sororitatea sortzen dugu: gure tokia mundu osoa da, ezaugarri geografikorik ez ikurriñarik gabe. Askapen osoaren aldeko taupada berean soinua egiten dugu, borroka, erresistentzia eta autonomia molde eta ideia multiformeak loratzen diren espazioak sortuz, zapalketaren eta heriotzaren makina osoarekin gatazkan jarraitzeko txinparta zabalduz.

7. edizio honetan oihu ANTIKOLONIAL bakar baten azpian sintonizatzen eta batzen gara; haien guden, haien ekozidioaren, eta haien kolonizazioaren aurka. Herri guztien eta gizaki zein izaki guztien askatasunaren alde, kapitalaren, pedofiloen eta bizitzaren erasotzaileen kontrolpetik kanpo. Mendikateak eta ozeanoak bezela, latitude ezberdinetan eta iparreko zein hegoaldeko ordu eremu desberdinetan batzen gara. Mugak deitutako lerro imajinarioak mespretzatzen eta desegiten ditugu, ibiltzen, ehuntzen, sortzen eta konspiratzen, mugarik eta naziorik gabe.

Norbanakoei eta kolektiboei, elkarrekin aldiberean bakoitzak bere lurraldean, ekainaren 6 eta 7an zein egun bakarrean, bakoitzaren aukeren arabera eta tokian tokiko sormenetik abiatuta ekimen eta ekintza bat antolatzeko deialdia luzatzen diegu. Kolonizazioaren, estraktibismoaren, inbasioaren eta heriotzaren aurka.

@sinfrontera.ninaciones
Posta: sinfronterasninaciones.int@protonmail.com