
Maiatza amaieran kaleratu ta ekaina hasieran kaleratu bazen ere, ta Bilboko prentsaurreko aurkezpenean lagunagaz pómez gainezka ta betiko lez gustura jarduteko aukera izan bagenuen ere, orain arte ez dugu haren trilogia utopiko anarkista bikainari amaiera ematen dion azken liburuaren berri emateko tarterik izan…gure ustez borobilena, aberatsena eta sakonena: » Puta jainkotiarrak».
Literatura aldetik eleberri bikaina, euskara ederrean idatzia, pertsonaia, gertakari, antroplogiaren, filosofia zein politika alorreko hausnarketa erakargarri bezain sakonez beteta….gainera, Aselek gaur egungo Euskal Herrian inork gutxik jorratzen dituen ikuspuntu kritikoak garatzeko ausardia eta askatasuna du ta hoiek arnasteko ta gozatzeko aukera ez da erraz: gudaosteko gure oasiko «euskal» literatura/kultura delako muntaia/asmakeri subentzionatu horretan nagusi den politika/estetika progresista itxuroso/eroso neokapitalista transhumanista ñoñoari kriston egurra ematen dio….ta hori oso gustagarria da!
Gora zu lagun, kide ta idazle paregabea!! Neurririk gabe maite zaitugu!
https://www.berria.eus/kultura/puta-jainkotiarrak-plazaratuta-utopia-anarkistari-eskl
https://www.deia.eus/ortzadar/2026/06/08/gizartea-aldatu-gura-badugu-lehenago-11171528.amp.html