07/19. Salaketa ekintza koordinatua eta deszentralizatua

Uztailaren 18 eta 19an espainiar estatu mailan, espetxeetan bizi den osasun mailako krisialda eta haren erantzuleak salatzeko asmoarekin,i  salaketa eta borroka ekimen deszentralizatu eta koordinatu bat aurrera eramateko deialdia zabaldu berri da. Horretarako kartel bat prestatu da eta bestetik deitzaileek norberari bururatzen zaizkion ekintzak gauzatzeko askatasun osoa azpimarratu dute : pankartak, pegatinak, muralak, irratsaioak… Informazioa […]

Asel Luzarragaren «Puta jainkotiarrak»

Maiatza amaieran kaleratu ta ekaina hasieran kaleratu bazen ere, ta Bilboko prentsaurreko aurkezpenean lagunagaz pómez gainezka ta betiko lez gustura jarduteko aukera izan bagenuen ere, orain arte ez dugu haren trilogia utopiko anarkista bikainari amaiera ematen dion  azken liburuaren berri emateko tarterik izan…gure ustez borobilena, aberatsena eta sakonena: » Puta jainkotiarrak». Literatura aldetik eleberri bikaina, […]

Ekainean Italian atxilotutako kideak aske

Gaur, uztaikaren 9an, Erromako berrikuspen epaitegiak ekainaren 16ko anarkisten aurkako sarekadan atxilotutako lagunei ezarritako neurriak bertan behera utzi ditu (espetxeratzeak zein etxe-atxiloketak) leporatzen zieten delituen zantzurik edota frogarik ez dagoelako. Orain askapenen zain gaude…Berria Italiako kideek zuzenean egiaztatu digute😉 Berria Italiako prentsan: https://tg24.sky.it/cronaca/2026/07/09/cellula-anarchica-roma-riesame-scarcerati-sette-indagati https://roma.repubblica.it/cronaca/2026/07/09/news/terrorismo_cospito_anarchici_roma_casolare_alta_velocita_liberi-425461618/p https://ilmanifesto.it/liberi-i-sette-anarchici-accusati-di-terrorismo

Epaileek Alfredoren 41 bisari oneritzia eman diote

Uztailaren 1ean Erromako Zaintzarako epaitegiak Alfredo Cospitoren defentsak hari 41 bisa berretsi izanaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du. Horrela apirilaren 30ean justizia ministros hartutako erabakiari babesa eman dio ta gure kidea beste bi urtez muturreko isolamenduan mantentzeko bidea ematen dio. Alfredok suposatzen duen «arriskuaren» gainean urte hasieratik hedabideek, gobernuko kideek eta polizi buruek egindako […]