“PRAIRIELAND AUZIA” (TEXAS, AEB) ANTIFAren AURKAKO LEHEN EPAIKETA

“PRAIRIELAND AUZIA” (TEXAS, AEB) ANTIFAren AURKAKO LEHEN EPAIKETA

8 LAGUNENTZAT 100 eta 30 URTE BITARTEKO ZIGORRAK 

2025eko uztailaren 4ean, AEBtan Independetziaren Eguna ospatzen den egunean, etorkinen aurkako sarekaden eta politiken aurkako ekintzaile talde batek Texaseko Alvarado herrian ICE agentziak  atxilotutako etorkinak giltzaperatzeko duen Prairieland izeneko atxiloketa eta konzentrazio esparruaren aurrean protesta baketsu bat antolatu zuen. Helburua, ICEren jarduna zein AEBtako gobernuaren politika xenofoboak eta arrazistak salatzeaz gain bertan atxilo dauden etorkinei hurbiltasuna adieraztea zen. Independentzia Egunean ohi den bezela manifestariek su artifizialak  jaurti zituzten eta zenbait pintaketa egiteaz gain kamera bat apurtu zuten. ICEk deituta Alvaradoko polizia bertaratu zen eta txakurrek manifestariak armekin apuntatu eta jazarri zituzten. Polizietako batek korrika ihesi zihoan lagun bati tiro egin behar zionean manifestari batek polizia besoan arin tirokatu zuen.

  • Gogoratu beharra dago 2025eko irailean Trumpen gobernuak (gerora AEBtako erakunde legegileek berretsi zuten)  “antifa” delako mugimendua zein anarkismoa “etxeko talde terrorista” gisa sailkatu zutela…AEBtako indar errepresiboen hizkeran “domestic terrorist group” edo estatubatuar herritarrek osatutako talde terrorista. Eta “Prairieland auzia” antifa bezela sailkatzen duten horren aurkako lehenengo epaiketa izan da eta ultraeskuindar gobernuak zein indar kontserbadoreek ahalegin eta presio handia egin dute hartan zigor gogorrak lortzeko.

Gertakari honen ondorioz, gau horretan bertan 10 lagun atxilotu zituzten eta hurrengo hilabeteotan beste 12, Guztira 22 lagun auziperatuak eta espetxeratuak izan dira…inolako frogarik ez oinarririk gabe. Trumpen gobernuak auzia antifaxisten zein ezkerreko eta eskubide zibilen aldeko protesta mugimenduen aurkako bere gurutzadaren aitzindaritzat hartu du eta. 

Haien artean apenas elkar ezagutzen zuten atxilotuei ideologia antifaxistan oinarritutako  talde terrorista bat  -AEBtako indar errepresiboen hizkeran “domestic terrorist group” edo estatubatuar herritarrek osatutako talde terrorista- osatzea leporatu zieten, “North Texas Antifa Cell” delakoa. Bestetik polizia batek jasotako zauri arinaregatik hilketa terrorista saiakera leporatu zioten tiro egin zuen lagunari (eta beste 6ri hilketa saioan laguntza ematea), suzirien harira lehergailuak erabiltzea egotzi zieten, istiluak eragitea eta terrorismoa sustatzea .

Haien aurkako frogak, protestaldian parte hartu izanaz aparte, ez dute ez hankarik ez bururik: animalien askapenaren aldeko, feminismoaren, antifaxismoaren eta anarkismoaren inguruko liburuxkak izatea edota inprimatzea, “Emma Goldman” izeneko irakurle talde bat antolatzea, beltzez janztea, transexualak edota beganoak izatea, Signal bezelako sareak edota software askea erabiltzea eta Interneten zein sare sozialetan haien pribatasuna babesteko neurriak hartzea, nekazaritza ekologikoa praktikatzea, zientzia fikziozko literatura gustukoa izatea, teknologiaren garapenarekin jarrera kritikoa adieraztea, eta antzekoak.

Auziaren lehenengo atala, akusazio larrienak leporatzen zieten 8 lagunen aurkakoa, 2026ko ekainean zehar burutu da eta epaia ekainaren 23an jakitera eman dute. Eta espero zen bezela zigorrak oso altuak eta erabat neurrigabeak izan dira, 30-100 urte artekoak:

  • Benjamin Hanil Song – 100 urte (poliziari tiro egin zion laguna).
  • Elizabeth Soto, Meagan Morrison, Autum Hill, Zachary Evetts, Savanna Batten, Maricela Rueda – 50 urtetako zigorrak
  • Daniel Rolando – 30 urte

GURE ELKARTASUN OSOA ATXILO DAUDEN LAGUN GUZTIEI ZEIN HAIEN SENIDEEI, LAGUNEI ETA KIDEI!! ZUEKIN GAUDE!!!

INFORMAZIO SAKONAGOA ZEIN PRESOEN HELBIDEAK ESKURATZEKO:  https://prairielanddefendants.com/