04/24. ATENAS (GREZIA). AMPELOKIPOI AUZIKO SENTENTZIA: MARIANNA ETA DIMITRA KONDENATUTA, BESTE 3 KIDEAK ABSOLBITUTA


Marianna Manourari, 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistari eta hari etxe hartako giltzak utzi zizkion Dimitra Zarafeta bere lagunari espetxe zigorrak ezarri dizkiete. Leherketagatik, armak eta lehergailuak izateagatik zein talde terrorista bat osatzea leporatuta Mariannari 19 urte eta Dimitrari aldiz 8 urte bota dizkiete. Beste 3 auziperatuak aldiz absolbitu egin dituzte.

Gogoratu beharra dago leherketaren ondorioz Kiriakos Ximitiris 34 urtetako anarkista instantean hilik suertatu zela eta Marianna aldiz oso larri zaurituta. Atenaseko Evangelismos ospitalean bertan poliziek, medikuen iritziaren aurka, Marianna hainbat aldiz galdekatu zutela, eguneko 24 orduetan zaintzapean izan zutela eta baimenik gabe ADN eta odol laginak hartu zizkiotela. Ospitalean bi ebakuntza egin ostean 2024/11/15ean Marianna Korydallos espetxeko emakumezkoen sailera eraman zuten.

Espetxean Mariannak ez zituen behar dituen analgesikoak eta antibiotikoak jaso eta irekita zituen zaurien artaketa Dimitra ziegakiedeak egiten zizkion (berau ere operazio berdinean atxilotua).

Mariannak aurpegian zauriak ditu, begi bateko zauriak infektatzeko arrisku handia dauka, aurpegiko eta begi bateko nerbioak kaltetuta ditu eta garunean gertutik zaindu beharreko hematoma bat du. Gainera zaurien ondorioz Mariannak kalte neurologikoak jasatzen ari da eta belaun batean likidoa piltzearen ondorioz eta zorabioen ondorioz zutik ibiltzeko zailtasun handiak ditu.

Evangelismos ospitaletik bi hilabete luzatu ziren espetxera Mariannaren txostenak bidaltzeko eta oraindik ere medikuek eskatutako froga osagarriak (bereziki TAC froga) egiteko hilabete luzeak eta mobilizazioak behar izan ziren.

18 hilabete pasata, apirilaren 2tik 24ra bitartean, behinbehineko espetxealdi epea amaitzear zela, haien eta auzian akusatu dituzten beste hiru kideren aurkako epaiketa azkarra ospatu da.

Epaiketan Mariannak bere eta Kyriakosen borroka armatuarekiko hautua harro eta koherentziarekin defendatu du, polizien gezurrak ezeztatu ditu eta beste akusatuen errugabetasuna irmoki aldarrikatu du. Dimitrak ere epaiketan Kyriakosen memoria goraipatu du.

Mariana eta Dimitra Atenaseko Korydallos espetxearen emakumezkoen atalean preso jarraitzen duten. Elkartasuna bi lagunekin!! Kyriakos beti gogoan!

Preso eta ihesliari anarkistekin elkartasun asanblada
Iturria: https://athens.indymedia.org/ (Atenaseko indymedia)

INFORMACIÓN EN CASTELLANO:

https://informativoanarquista.noblogs.org/post/2026/04/24/grecia-dictan-condenas-contra-las-companeras-dimitra-zarafeta-y-marianna-manoura/