Torinon 18 anarkista zigortu dituzte

Torino (Italia). Apirilaren 16ean epaileek «City» izeneko polizia operazioaren gaineko lehen instantziako epaia jakinarazi dute. Poliziaren esanetan otsailetik epaitutako 18 anarkistek 2023/03/04ean Torinon, Alfredo Cospito anarkistaren aldeko manifestazioan, hiriaren erdialdea txikitzeko asmoarekin kale borroka ekintzak aurretik planifikatu eta antolatu omen zituzten.

Epaileek fiskalak aurkeztutako «txikizio» (devastazione) delituaren ordez akusatuak kalteak eragiteagatik zigortu dituzte, bost urte t’erdi eta urte t’erdi bitarteko espetxe zigorrak eta 50.000€ rik gorako kalte ordainak ezarrita.

Defentsako abokatuek salatu duten bezela akusatutako lagun gehienak ez dituzte txikizio edo kale borroka ekintza zehatzak burutzeagatik zigortu, ekintzak burutu zituzten ezezagunekin»konplizitate morala» erakusteagatik eta haiei erasoak burutzea errazteagatik baizik…

Defentsak zein fiskalak epaiari helegiteak aurkeztuko dizkiote.

Bestetik gobernuko bozeramaileek epaiarekin haien desadostasuna adierazi dute eta » Bermeen aldekoak gara baina Estatua erasotzen dutenekin eta espazio publikoak txikitzen dituztenekin ezin gara izan»»Erasoetan eta txikizioetan amaitzen diren manifestazioak antolatzen dituztenak edo haietan parte hartzen  dutenak parametro demokratikoetatik kanpo kokatzen dira. Ezin da epelkeriarik ez gune grisik izan: Estatuak irmotasunez erantzun behar du».

Presoekiko elkartasunaren eta sistemaren errepresioaren eta indarkeriaren aurkako adierazpenen aurkako jauzi kualitatiboa izan nahi zuen epaiketa honetan zigortutako lagunei elkartasuna!!!

 

https://ilmanifesto.it/corteo-per-cospito-18-condanne-ma-cade-lipotesi-devastazione