Espainiar estatuko espetxeetako osasun artaketa ezaren aurkako kanpaldiaren/baraualdiaren hasiera, Madril. Maiatzaren 20-30.
Goizeko 11ak aldera dozena bat lagun inguru, tartean baraualdia burutuko duten bi lagunak (Pope eta Ana), Diputatuen Kongresuaren aurrean dagoen enparantzan kokatu dira espainiar estatuko espetxeetan presoek jasaten duten artaketa salatzeko maiatzaren 20 eta 30 bitartean burutuko den mobilizazioaren erdigunea izango den kanpaldiari hasiera emateko.
Gutxira Polizia Nazionalaren dozena bat agente agertu dira eta agiriak eskatu ostean 20 lagunetik gora biltzea debekatuta dagoela jakinarazi ostean espazio publikoen kontrolaren eskumena duen udaltzaingoari abisua eman diote. Ordutik kanpaldia aurrera doa poliziaren zaintza zorrotzpean.
Informazioa eguneratzen jarraituko dugu:
desatencionenprision.noblogs,org




