Italia: Alfredo Cospito anarkista 41 bis erregimenetik ateratzeko ekimenak
Alfredo Cospito anarkistak 41 bus izeneko muturreko isolamendu eta zigor erregimenean 4 urte betetzera doanean, eta epaileei haren egoera berrikustea dagokienean, Italian Alfredoren aldeko eta errepresioaren adierazpen latzena den 41 bis-aren aurkako ekimenak ugaritzen ari dira:
-Martxoaren 9 astelehenean, Spoleton, 2022ko azaroan hiri horretan Alfredoren alde burututako manifestazioan parte hartzeagatik zenbait lagunen aurkako epaiketa hasiko den egunean, epaitegien aurrean elkarretaratze bat antolatu dute.
-Martxoaren 14 larunbatean, Marina di Carraran, Alfredoren aldeko elkarretaratzea bat burutuko da.
-Martxoaren 18 asteazkenean, Pisan beste konzentrazio bat burutuko da Alfredori elkartasuna adierazteko eta 41 bis-a zein egungo errepresio oldea salatzeko.
-Martxoaren 18an ere, Bolognako epaitegietan Alfredoren alde mobilizatu ziren lagunen aurkako lehenengo epaiketari hasiera emango zaio eta hori dela eta elkarretaratze bat antolatu dute. Aurretik 03/11an hirian antzeko mobilizazioengatik abiatuko diren prozesu ezberdinen inguruko topaketa bat burutuko da .
Alfredo Cospito 41 bis-etik ateratzeko indarrak batu ditzagun!
Errepresioaren jomugan dauden anarkistekiko eta ekintzaileekiko elkartasuna zabaldu eta sakondu!

