Errepresio operazio berria Italian (06/16)

Ekainaren 16ean, goizeko 5etatik, italiar poliziak hamaika miaketa eta zenbait atxiloketa burutu zituen Erroman, Milanen, Bolonian, Napolin eta Forlin. Operazioa Erromako fiskaliak eta DNAA-k (Terrorismoaren eta Mafiaren aurkako Zuzendaritza Nazionala) bultzatu eta zuzendu dute.

Operazioa honen ondorioz 7 lagun espetxeratu dituzte, ustez elkarte terrorista bat osatzea leporatuta (kode penaleko 270 bis artikulua), hauei, inolako frogarik gabe, 2026eko otsailean trenbideak armagintza sektoreko produktuak zein militarren ibilgailuak mugitzeko duten garrantzia zein garaian Milanen burutzen ari ziren Neguko Joku Olinpikoek ingurumenean eragindako txikizioak salatzeko eta oztopatzeko trenbideen aurka burututako hainbat sabotaia eta eraso leporatzen dizkiete. Hedabideek eta poliziek atxilotutako lagunak martxoan Erroman hildako Alessandro Mercogliano “Sandrone” eta Sara Ardizzone “Saretta” ekintzaileekin, eta aurrekoetan bezela, preso dagoen Alfredo Cospitorekin lotu nahi izan dituzte. Azken asteotan Alfredo Cospitoren aldeko mobilizazioak kriminalizatzeko eta oztopatzeko helburua argia da!

Operazio berean, miaketetan atzemandako liburuxka batzuk aitzakia hartuta beste bi laguni etxe-atxiloketa eta zaintza elektronikorako eskumuturrekoak ezarri dizkiete “terrorismo ekintzak burutzeko informazioa izatea leporatuta” (2025ean sortutako delitu berria, kode penaleko 270 quinquies 3 artikulua) eta Erromako Bencivegna etxe okupatu historikoa ere hustu dute.

Sarekada hau Erromako Espetxe Zaintzarako epaitegi nagusiak Alfredo Cospito anarkistari apirilaren 30ean Justizia ministroak berretsitako isolamendu zorrotzeko 41 bis erregimenaren aurka abokatuek aurkeztutako helegitearen gainean erabaki behar duen egunetan gertatzea ez da kasualitatea. Alfredorekiko elkartasun kanpaina abian den eta hari elkartasuna adierazteko zenbait ekintzen harira epaiketak ospatzen ari diren datetan…

Atxilotuak eta haiei leporatutako ekintzak martxoaren 20ean lehergailu bat prestatzen zeudela hildako bi kideekin zein Alfredo Cospitorekin lotzeko saiakera bezela.

Helburua argia da, Alfredo 41 bisean mantentzeko erabakia eusteaz eta poliziaren ustezko eraginkortasuna saltzeaz gain azken hogeitahamar urteetan burututako anarkismoaren kriminalizazioarekin jarraitzea.

Errepresioaren aurka eta atxilotuei elkartasuna adierazteko azken bost egunetan hainbat espetxeen aurrean elkarretaratzeak burutu dira (Milaneko Operan, Torinoko La Valleten, Forlin zein Erromako Rebbia espetxean) eta mundu osotik elkartasun adierazpen ezberdinak gauzatu dira.

Espetxeratutako kideei idazteko helbideak:

Nico Aurigemma / Arnau Vallet Casadevall / Stefano Marri / Andrea Toniolo
C.C. de Regina Coeli, via della Lungara 29, 00165, Roma


Micol Marino
C.C. Rebibbia femminile, via Bartolo Longo, 92, 00156 Roma


Francesco Benedetti
C.C. Lorusso e Cotugno, via Maria Adelaide Aglietta 35, 10151, Torino


Pietro Rosetti
C.C. di Forlì, via della Rocca 4, 47121, Forlì

INFORMAZIOA OSATZEKO ETA SAKONTZEKO:

Flavio Rossi Albertini abokatuaren adierazpenak:

https://www.ondarossa.info/newsredazione/2026/06/avvocato-albertini-operazione-contro

Informazio zabalagoa:

https://ilrovescio.info/2026/06/16/in-tempi-di-guerra-sulla-retata-anti-anarchica-del-16-giugno/

http://www.ondarossa.info/newsredazione/2026/06/anarchic-arresti-perquisizioni-e

Hedabideek zabaldutako poliziaren propaganda:

https://www.romatoday.it/cronaca/arresti-anarchici-roma-oggi-16-giugno-2026.html

https://roma.corriere.it/notizie/cronaca/26_giugno_16/anarchici-arrestati-i-dubbi-del-gruppo-sulle-nuove-leve-gli-spieghi-una-cosa-e-poi-parlano-subito-al-telefono-sgomberato

https://roma.corriere.it/notizie/cronaca/26_giugno_16/sabotaggi-sull-alta-velocita-av-roma-firenze-e-roma-napoli-in-carcere-5-anarchici-due-ai-domiciliari

https://roma.repubblica.it/cronaca/2026/06/16/news/operazione_digos_terrorismo_anarchico_arresti_sabotaggi_alta_velocita-425413725/#google_vignette