Haren aurka Italiatik abiatutako atxiloketa eta extradizio eskaeraren harira laister Gabriel Pombo Da Silva zein haren abokatua eta kasua daraman fiskala Entzutegi Nazionalean Instrukzioko Epaitegi Zentraleko Santiago Pedraz epailearen aurrera aurkeztu beharko dute atxiloketa aginduaren gaineko saio bat ospatzera.
Arrazoia: Torinoko epaile batek ebatzitako Europa mailako atxiloketa eta extradizio agindua; 2025eko ekainean berretsia eta urte bereko azaroaren 12an espainiar epaileei luzatua. Aginduan Gabriel Italiara extraditatzea eskatzen da “Scripta manent” auzian jaso zuen 2 urtetako zigorra italiar espetxe batetan bete dezan.
Italiar DNAAk (Terrorismoaren eta mafiaren aurkako zuzendaritza nazionala) Torinoko epaitegi baten bidez bultzatu zuen anarkisten aurkako operazio hau herrialde osora zabaldu zen eta ustezko FAI (Federakunde Anarkista Informala) erakundeko buruak zituen helburutzat. Auzi hori 2016-2022 artean garatu zen eta bertan anarkismo insurrekzionalistaren militante ezagunenak atxilotu eta kolpatu zituzten.
Epaia atera zen garaian Gabriel, haren bikotekidearekin ta seme jaioberriarekin Galizian bizi zen eta ordurako espainiar epaitegi batek Gabrielek behar baino 2 urte eta 8 hilabete gehiago preso eman zituela aitortua zion. Guzti hori kontutan izanda 2024 hasieran Torinoko epaileari haren zigorra espetxearen ordezko neurriekin ordezkatzea eskatu zion. Baina epaileak 2025eko ekainean Gabrielen abokatuaren eskaera atzera bota zuen “ haren baloreen gaineko autokritika falta” argudiatuta eta atxiloketa espetxeratze agindua berretsi zuen.
Urte bereko abenduaren 7an Gabriel italiar aginduaren harira Entzutegi Nazionaletik etxean jasotako bertaratzeko aginduaz informatzera Vigoko komisaldegira joan zenean atxilotu eta Madrilera eraman zuten. Abenduaren 9an galdeketa baten ostean Entzutegi Nazionaleko Instrukzioko Epaitegi Zentraleko Santiago Pedraz epaileak Gabriel baldintzapean aske utzi zuen. Ordutik Gabriel astero Vigoko epaitegian aurkeztu behar du eta Espainiatik irtetea debekatuta dauka.
Adi epailearen erabakiari. Gabriel, Elissa eta Iraultza gure gogoetan eta bihotzetan zaituztegu eta zuongatik borrokatuko gara! Kideekin mugarik gabeko elkartasuna!
2020ean haren askapena eskatzeko egindako pegatina:

2020ean, askatu ta urtetara berriro preso sartu zutenean Gabrieli egindako elkarrizketa mamitsua :
2025eko abenduko atxiloketaz:
https://www.cntait.org/ante-la-posible-detencion-del-companero-gabriel-pombo-da-silva/
https://kaosenlared.net/la-audiencia-nacional-notifica-la-libertad-de-gabriel-pombo/