Euskal espetxeetan hildako lagunik ez dugu ahaztu ez ahaztuko

Apirilaren 7an Eusko Jaurlaritzak kudeatzen eta zuzentzen duen Zaballako espetxean hildako gazte laudiotarrak Gorka zuen izena eta espetxea den zapalketa makineriaren aurrean inoiz amore ez zuela eman gogora ekarri nahi dugu. Ametsgaizto hutsa den zulo beltz horretatik irteteko 3 egun besterik ez zitzaizkion falta, eta gure erakundeei, diru publikoz olioztatutako GKEi zein hedabideei eta gizarteari ez bezela guri haren herioak asko mintzen eta arduratzen gaitu, azken urteotan euskal espetxeetan hildako pertsona guztienak bezela. Gorkak apirilaren 11an Nanclares/Langraitz bezela ezagutzen zen hiltegiaren ondorengoa den Zaballako makrokartzela, estatu mailan hildako presoen rankingean goi goian mantentzen den ametsgaiztozko espetxea utzi behar zuen, baina balizko askatasunera itzuli aurretik inoiz erabat argituko ez diren ohiko baldintza ilunetan bizia utzi zuen. Gizarte anker eta bihozgabe honen ispilurik garbiena diren zulo beltz hoien azken biktima. Gorka bergizarteratze eta humanitarismo hutsalaz mozorrotu nahi dituzten eta gureak omen diren erakundeen ardurapean dauden oinaze, gaixotasun, biolentzia esta zapalketa sarraskitze esparru moderno hoietako batetan hil da; gure osasun sistema eredugarriaren artaketapean, gure ikuskari eta epaile zintzoen zaintzapean dauden giza zabortegi-hiltegi demokratiko batetan. Azken finean denon artean hil dugu/dute.

Errealitate gordin honi aurre egiteko espainiar estatu mailan sentsibilizazio eta borroka dinamika bat pixkanaka antolatzen eta abiatzen ari da eta horrek itxaropen izpi bat emoten du. Baina aurretik ere antzeko ekimenek huts egin dute…

Zoazte denak popatik hartzera, denak heriotze guzti hauen konplize zein erantzule zuzenak zaretelako: hezitzaileak, kartzeleroak, poliziak, epaileak, psikologoak, medikuak, erizainak, burokratak, politikariak, juristak, kazetariak, GKEak, botoemaile errugabeak…den denak eskuak (eta hilero jasotzen dituzuen soldatak) odolez zikinduta dituzue eta ageriko egi hau esatearren zigortu behar bagaituzue (Mozal legea edota bestelako arau demokratikoren bat baliatuta) zigorra ongietorria izan dadila.

La Pollak abesten zuen bezela: “no queremos nadie preso y lucharemos por eso” edo bestela esanda eta Hertzainaken abesti bati bueltatxo bat emonda, espetxeei eta haiek sortarazten dituen gizarte ereduari gerra beti!!!

Borrokan
https://borrokan.noblogs.org