Grezia.Profygika komunitate okupatua hustu nahi dute

Atenaseko hirian dagoen Profygika komunitate okupatua hustu nahi dute!!! Honen aurka Aristotelis Chantzis kideak 2026/02/5ean hil arteko gose greba mugagabe bati hasiera eman dio!!!

Guztion elkartasuna beharrezkoa da desjabetza geldiarazteko zein kidearen osasuna bermatzeko!!!

Profygika komunitate okupatua, Atenaseko L. Akexandras kalean kokatua dago. 1920urtean bertan zeuden lursaileatan Turkiako estatu berriak kurduarren eta armeniarren aurka burututako genozidioarengandik ihesi etorritako familiek zein bestelako iheslari politikoek txabolak eraiki zituzten . 1933-1936 urteetan bertakoei etxebizitza duinak eskeitzeko erakundeek egungo eraikinak altxarazi zituzten garaian modan zegoen Bauhaus estilo modernoan. Guztira 8 bloketan banatutako 228 etxebizitza sortu zituzten hainbat espazio komunitarioekin eta publikoekin.

1944eko abenduan, II Mundu Gerraren garaian,  eraikin hauek izan ziren nazien aurkako matxinadaren zentruetako bat eta bertan borroka latzak izan ziren.

Denbora pasa ahala eta Atenaseko hiria eta turismoa haztenzen neurrian, eraikinak dauden lursailak espekulatzaileen interesa piztu zuten eta bestetik agintariak greziar peto petoak ez omen diren (eta gainera langile klasekoak diren) biztanleak hirigunetik aldentzeko politikak bultzatzen hasi ziren: kriminalizazio kanpainak,zerbitzu publikoen murrizketak, meatxuak, zerbitzu sozialen ohiko esku sartzeak, nazien erasoak, militarizazioa, etabar. Eraikinak husteko azkenengo saiakera bortitzenak 2003an eta 2009anurteetan gertatu ziren, polizia eta epaitegiak erabilita.

177 familia kanporatzea lortu zuten arren, ekintzaile ezberdinek hustutako etxeak okupatu zituzten eta epaile batek eraikinak babestu beharrek obalio historiko handiko gunetzat izendatu zituen agintarien eta espekulatzaileen asmoak zapuztuz. Ordutik bertan autogestioan oinarritutako hamaika proiektu eta ekimen abiatu dira.

         

Orain berriz Atika eskualdeko agintariek auzunea hustu eta eraitsi nahi dute gentrifikazio basatitik libre geratzen den espazio bakanetako hau kapitalisten diru gosearen zerbitzura jartzeko.

Profygika komunitate okupatuaren historia (gaztelaniaz):

Folleto_General_Julio_10_2025