Euskal espetxeetan hildako lagunik ez dugu ahaztu ez ahaztuko

Apirilaren 7an Eusko Jaurlaritzak kudeatzen eta zuzentzen duen Zaballako espetxean hildako gazte laudiotarrak Gorka zuen izena eta espetxea den zapalketa makineriaren aurrean inoiz amore ez zuela eman gogora ekarri nahi dugu. Ametsgaizto hutsa den zulo beltz horretatik irteteko 3 egun besterik ez zitzaizkion falta, eta gure erakundeei, diru publikoz olioztatutako GKEi zein hedabideei eta gizarteari […]

Prosfygikaren aldeko gose greba aurrera (Atenas)

Atenaseko Prosfygika auzune okupatu ta autogestionatutik zuzenean oraintxe jasotako bi gose grebalarien irudia. Auzoaren desalojo mehatxua geldiarazteko, otsailaren 5etik, 84 egun gose greban daramatzan Aristotelis Chantzis eta atzo hari batu zaion Suzan Doppagne kidea!!! Aristotelisen osasun egoera oso larria da ta herio arriskua oso altua! Elkartasuna behar beharrezkoa da!!! Suzanek, Atenasen, maiatzaren 1eko manifestazioan, gose […]

Maria José Baños askatu dute

Gaur azkenean María José Baños preso politikoa aske utzi dute! Mobilizazio eta borroka kolektiboaren ondorioz luzaroan askatu behar zutena etxean da! ¡Mª José Baños, en libertad! Victoria de la resistencia y la solidaridad.

Alfredo Cospitori 41 bis-a berretsi diote

2026ko apirilaren 30. Erroma (Italia). Carlo Nordio Justizia ministroak Alfredo Cospitori 41 bis artikuloa berrestea erabaki du. Maiatzaren 4rako aurreikusita zegoen neurria Flavio Rossi Albertini defentsaren abokatuari jakinarazi diote eta ildo gogorrena berresten du: ez atzera pausurik, ez berrikusketarik, ez ezer. Ez da teknizismo bat. Ez da administrazio prozedura bat. Bere izenez deitu beharreko eta […]

04/24. ATENAS (GREZIA). AMPELOKIPOI AUZIKO SENTENTZIA: MARIANNA ETA DIMITRA KONDENATUTA, BESTE 3 KIDEAK ABSOLBITUTA

Marianna Manourari, 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistari eta hari etxe hartako giltzak utzi zizkion Dimitra Zarafeta bere lagunari espetxe zigorrak ezarri dizkiete. Leherketagatik, armak eta lehergailuak izateagatik zein talde terrorista bat osatzea leporatuta Mariannari 19 urte eta Dimitrari aldiz 8 urte bota dizkiete. Beste 3 auziperatuak aldiz […]

“Mugarik eta naziorik gabe”  ekainaren 6-7

  “Mugarik eta naziorik gabe”  jaialdia afinitate anarkistetatik eta libertarioetatik abiatuta elkartzeko, borrokatzeko eta antolatzeko zein espazio solidarioen eta autogestionatuen eraikuntza bultzatzeko espazio bat izateko pentsatuta eta ulertua izan da. “Mugarik ez naziorik gabe” izenpean biltzen gara jatorriaren eta jaioterriaren arabera definitzen gaituen sistemak inposatutako ideia banatzailearen aurkako adierazpen aske gisa. Maparen gaineko espazio bat […]

Torinon 18 anarkista zigortu dituzte

Torino (Italia). Apirilaren 16ean epaileek «City» izeneko polizia operazioaren gaineko lehen instantziako epaia jakinarazi dute. Poliziaren esanetan otsailetik epaitutako 18 anarkistek 2023/03/04ean Torinon, Alfredo Cospito anarkistaren aldeko manifestazioan, hiriaren erdialdea txikitzeko asmoarekin kale borroka ekintzak aurretik planifikatu eta antolatu omen zituzten. Epaileek fiskalak aurkeztutako «txikizio» (devastazione) delituaren ordez akusatuak kalteak eragiteagatik zigortu dituzte, bost urte […]