Egun euskal preso politikoen izaera politikoaren ukazioaren lerrotik eta preso hauekiko elkartasunaren eta herritar babesaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean bi auzi pendiente daudela gogora ekarri nahi dugu:
Berangoko ongi etorriaren auzia
2022,ko martxoaren 13an espetxean 19 urte eman ondoren Berangoko Ibai Aginaga euskal preso politikoa Basauriko espetxetik askatu zuten. Egun horretan hainbat lagunek eta herrikidek Berangoko pilota frontoi estalia alokatu zuten eta bertan ekitaldi pribatu batetan 250 lagunek ongi etorri beroa eman zioten.
Polizia indarrek alta (gorriek, berdeek zein urdinek) ekitaldia zelatatu ezezik han jasotakoaren berri hedabideei filtratu zieten eta hoiek lau haizeetara zabaldu zuten. Teta berehala VOX alderdi faxistak zein PP (Partido Popular)ri lotutako bi elkartek ( Fundación Villacisneros eta Dignidad y Justicia) ekitaldia espainiar Entzutegi Nazionalean salatu zuten eta Ismael Moreno instrukzio epaileak ikerketa bat abiatu zuen.
Moreno epailea zein akusazio partikularra Berangoko ekitaldia ezker ofizialeko SORTU alderdiarekin (Entzutegi berean antzeko kontuengatik beste auzi bat irekita duena) etaSare. Ekimenarekin lotzen saiatu diren arren auziaren kargu egin den epaileak ez du hau onartu. Hala ere ezker abertzale kritikoko Jardun koordinakundeko eta Tinko erakunde antierrepresiboko kideak bai auziperatu ditu.
Guztira 17 lagun akusatu dituzte eta hoietako 5entzat, denak preso ohiak izanagatik (Ibai barne), “erreintzidentzia” leporatuta, 2 urte eta 9 hilabetetako zigorrak eskatzen dituzte.
Instrukzio fasea 2023 eko urrian amaitu bazen ere oraindik ez dago epaiketa hasteko datarik.
Ezberdintasun ideologikoen edo estrategikoen gainetik Berangoko akusatuei eta borrokan dirauten preso politikoei zein errepresioaren jomuga diren lagunei elkartasun eta babes osoa!
Informazio gehiago:
https://tinkoamnistia.org tinkoamnistia@protonmail.com
https://sareantifaxista.blogspot.com
*Ibai Aginaga, Berangoko (Bizkaia) lagunak 3 urte sasian eta beste 19 espetxean preso eman zituen ETAko kide izateagatik. Ibai ezker abertzale ofizialaren zein EPPKren ildo politikoarekin oso kritikoa izan diren eta preso politikoen kolektibotik atera ziren presoetako bat da.
SORTUren aurkako jazarpena
2018ean Entzutegi Nazionaleko instrukzio epaile batek, PP k eta Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek egindako salaketak jarraituta SORTU ezker abertzale ofizialeko buruzagitzako 6 lagunen aurkako ikerketa abiatu zuen. Sei lagunei aipatu alderdiko “Presoen batzodeko” kide gisa, 2016 eta 2020 bitartean askatutako 120 preso politikoentzako ongi etorri edo harrera ekitaldiak antolatzea eta horren harira “terrorismoaren biktimak umilatzea”, “terrorismoari gorazarre egitea” eta “talde kriminal “bat osatzea leporatu diete. Akusazio partikularrak 8 urte eta 8 hilabetetako zigorrak eskatu ditu eta fiskaliak aldiz 5 urte eta 7 hilabetetakoak.
Instrukzio fasea 2024 hasieran amaituta oraindik ez dago epaiketarako datarik.