Pola Roupa eta Nikos Maziotis berehala askatu! (Grezia)

Nor dira Pola Roupa eta Nikos Maziotis?

Nikos Maziotis  anarkista XX  mende amaieran soldaduskari uko egin eta bere burua intsumisotzat aldarrikatu zuen lehenengo lagunetariko bat izan zelako  (espetxera sartu zuten eta gose greba baten ondoren askatu), eta gerora Atenaseko unibertsitatetan izan ziren okupazioetan ere parte hartu zuelako.

1998ko otsailean Strymonikos herrian eraikitzen ari ziren  urre-meategiaren aurkako borrokari elkartasuna adierazteko  Industria eta Garapen ministerioaren egoitzan lehertzera heldu  ez zen lehergailu bat jartzeagatik espetxeratua izan zen. Auzi  honengatik zenbait urte preso eman zituen.

«Ez naiz pakezalea, inolaz ere. Gizartea eta Estatua pakezaleak ez  direlako. Indarkeria jasotzen dudan heinean indarkeriarekin  erantzungo dut»  (Nikosek 1999ko epaiketan egindako adierazpenetik jasota)

Nikos Matziotis eta Pola Roupa «Borroka Iraultzailea» (Epanastatikos Agonas)  talde armatu anarkistaren sortzaile eta ekintzaile nagusienen  artean izan dira. Taldeak 2003 eta 2017 artean ekintza entzutet suak burutu zituen: Ogasun eta Lan Ministerioen bulegoen aurka,  AEBtako enbaxadaren aurka, Nazioarte Moneta Funtsaren zein  Atenaseko Burtsaren egoitzen aurka, bankuen eta komisaldegien  aurka, etabar.

2010eko martxoaren 10ean Dafnin poliziarekin izandako tiroketa  batetan Lambros Foundas erakundeko kidea hilik suertatu zen.  Eta handik gutxira, urte bereko apirilean, Nikos, Pola eta erakundeko beste kide batzuk atxilotu zituzten.  Baldintzapeko askatasunean zeudela, 2012an haien aurkako  epaiketa hasi aurretik Pola eta Nikos klandestinitatera pasatu  ziren eta borrokari lotu ziren. Garaiotan Nikos eta Polaren semea  jaio zen.

2014ko uztailean poliziak tiroketa baten ostean Nikos eta taldeko  beste kide bat berriro atxilotu zituen.

2016ean Polak helikoptero bat bahitu zuen eta Atenaseko Korydalloseko espetxetik Nikos eta beste anarkista batzuk askatzen saiatu zen. Handik gutxira 2017an Pola ere atxilotu egin zuten.

Ordutik biak espetxeratuta izan dira.

Pola Roupa eta Nikos Maziotisen berehalako askapenaren aldeko borroka

Greziako fiskaliak EA-Borroka Iraultzailea talde armatu anarkistako bi kide hauen askapena oztopatzen dihardu. Legearen arabera , ezarri zieten 20 urteko zigorraren 3/5ak bete ostean aspaldi – 2022tik- baldintzapeko askatasuna eman behar zieten.

Polari 2023ko azaroaren 17an baldintzapeko askatasuna eman zioten, 2032 urtera arte murrizketa eta baldintza askorekin. Berehala Fiskalak askapenaren aurkako helegiteak jarri zituen, Pola berriro espetxeratzeko eskatuz. Horren harira 2025eko urtarrilaren 10ean Chalkidako epaitegian auzi honen gaineko erabakia hartzeko saioa ospatuko da.

Nikos aldiz Domokoseko espetxean preso jarraitzen du eta 2022tik Lamiako epaitegiak aurkeztu dituen 7 askapen eskaerak atzera bota ditu, azkenengoa 2024eko azaroaren 25ean.

Egoera honen aurrean Greziako Estatuak bi kideen aurka burutzen ari den jazarpena borrokatzeko eta haien berehalako askapena aldarrikatzeko 2025 hasieran hainbat ekimen antolatu dira:

Urtarrilaren 10etik 16ra bitartean nazioarteko elkartasun-borroka aste baterako deialdia.

Urtarrilaren 10ean elkarretaratzea Chalkidako epaitegiaren aurrean.

Urtarrilaren 16ean elkarretaratzea Lamiako epaitegiaren aurrean.

Nikos eta Polaren aldeko elkartasun asanblada (Atenas, Grezia):

kraygesapotakelia.espivblogs.net