Marcelo Villarroel Sepulveda (Santiago 1973) kideak oso gaztetatik Txileko militarren diktaduraren aurkako eta gizarte aldaketaren aldeko borroka armatuan parte hartu zuen. Mapu-Lautaro mugimenduan parte hartu zuen diktaduraren aurkako borroka armatuari lotuz. 1987tik hainbat aldiz espetxeratua izan arren eta diktadura militarra amaituta inperialismoaren eta kapitalismoaren aurkako gatazkan jarraitu zuen. Argentinan atxilotua hamaika urte eman ditu preso borrokatzeari utzi gabe. Espetxe barruan «Kamina Libre» taldearen bultzatzaileetako bat izan zen eta preso anarkistei, maputxeei zein beste borrokalariei elkartasuna emateagatik nabarmendu izan da.
Zigorrak beteta egun diktadura garaian epaitegi militar batek hari ezarri zizkion zigorrak betearazi nahi dizkiote, horren ondorioz epaitegietan hainbat helegite jarri ditu eta abokatuei ordaindu ahal izateko diru beharrean dago.
Marceloren bizitzaz eta ibilbide iraultzaileaz informazio zabala (gaztelaniaz):
Información detallada sobre las circunstancias y vida de Marcelo Villarroel:
“Kamina Libre” presoen taldeari buruzko informazioa eskuratzeko:
https://archive.org/details/kaminalibre-version-final
Txileko estatuan abian dauden borroken eta gatazken inguruko informazioa eskuratzeko: