Francisco Solar isolamendutik atera! (Txile)

Gendarmeriak (Txilen dagoen militarizatutako polizia indarra, Goardia Zibilaren antzekoa) Francisco «Pantxo» Solar anarkistak bere zigor osoa isolamenduko erregimenean behinbetiko bete dezala nahi du eta epailari horixe eskatu dio. 2020ean atxilotu zutenetik Francisco Rancaguan dagoen La Gonzalina kudeaketa pribatuko espetxean isolamendu sailean izan dute.

Txileko Espetxe arautegiaren 28 artikuluak espetxean arazoak eragin dituztenei (matxinadak, ihesaldiak, borrokak, erasoak…) edota gizartean eragin handia izan duten delituengatik zigortutakoak isolatzea baimentzen du, beti ere aldi labur baterako neurri gisa ulertuta. 60-90-120 egunetara berrikusi beharreko neurria da eta kasu oso berezietan gehiago luzatu ezkero 6 hilabetero berrikusi beharrekoa.

Franciscori iaz ezarritako 86 urtetako espetxe zigorra bezela, isolamendu eskaera hau, Estatuaren morroiek haien indarkeriari eta gehiegikeriei bitarteko berdinekin -indarrarekin- aurre egitera ausartu den kidearen aurkako mendekuaren barruan eta matxinoak kikiltzeko saiakeren barruan kokatu behar da.

Errepresioaren aurkako erantzuna borroka eta erasoak indartzea eta biderkatzea da!

Isolamendua apurtzeko Pantxori idatzi:

C.P. Rancagua

La Gonzalina s/n

Rancagua (Chile)