Erroma. 06/22. Alfredoren helegitearen gaineko erabakia!!!

Ekainaren 12an Erroman dagoen espetxe zaintzarako epaitegi nagusiak Alfredo Cospito kideari 04/30ean justizia ministroak berretsitako 41 bis artikulua (muturreko isolamendua) ezetatzea eskatuz Alfredoren abokatuek aurkeztu zuten helegitea aztertzeko lehen saioa burutu zen. Epaileak bere erabakia ekainaren 22an jakinaraziko zuela adierazi zuen.

Ordutik ekainaren 16ean Italia mailan poliziak burututako errepresio operazio erraldoia eta hari lotuta hedabide nagusiek bultzatutako anarkismoaren eta Alfredo Cospitoren kriminalizazio kanpaina indartsua gertatu dira…epaileen erabakia makurtu  eta ministro neofaxistaren neurri errepresiboari sostengua eta oinarri emateko helburu argiarekin.

Orain inoiz baino beharrezkoagoa da Alfredoren aldeko mobilizazioari eustea eta errepresioaren astinduak jasotako kideei ere sostengua ematea!! Alfredo 41 bisetik kanpora! Atxilotuak askatu!!!