Beste preso bat utzikeriak hilda Zaballako espetxean

Salhaketa elkarteak gaur salatu duenez aurreko ostegunean, otsailaren 5ean, 35 urtetako preso bat hil da Zaballako espetxean gaizki sentitzen zelarik kartzeleroei mediku-artapena eskatu eta hura jaso gabe. Mediku artapen eskasaren eta erakundeen -kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren- utzikeriaren ondorioz hildako hamaikagarren pertsona. Bada garaia mediku, erizain eta osasungintzako zein gizarte zerbitzuetako langileen elkarteek eta elkargoek zein sindikatuek (tartean kartzeleroak biltzen dituztenak, ELA kasu) biltzen dituzten muturreko egoera honen aurrean mugitzen eta borrokatzen hasteko!! Isiltasuna konplizitatea ere bada!!

Azken heriotza hau eta azaleratzen duen arazo larri hau salatzeko Salhaketak elkarretaratze bat deitu du Gasteizen datorren ostiralerako.

https://www.berria.eus/lurraldeak/araba/preso-baten-heriotza-salatu-dute-zaballako-espetxean_2153824_102.html

https://www.naiz.eus/es/info/noticia/20260210/salhaketa-informa-de-la-muerte-de-un-preso-en-la-carcel-de-zaballa-el-pasado-jueves