45 egun gose greban eman ostean Paolo Todde anarkista sardiniarra ekainaren 21ean baraualdia eten behar izan zuen.
64 urte dituen Paolok egunotan Sardinian dagoen bero itogarriak areagotu dizkion osasun arazoengatik bere protesta bertan behera utzi behar izan du. Cagliariko Uta espetxean Paolo pixkanaka zeozer jaten hasi da eta idatzi dioten lagunei erantzuten dabil.
Protesta eragin zuten arazoek aldiz bere horretan jarraitzen dute: masifikazioa, uraren kutsadura, patio orduen murrizketa, tratu txarrak…