02/18. Erromako epaileak Andrea Dalmastro Justizia idazkariordea eta espetxeen arduraduna, gobernuan den FdI (Fratelli d’Italia) alderdi neofaxistako kidea, 8 hilabetera (zigor hau suspentsioan utzi arren) eta urte betez kargu publikorik ez betetzera zigortu du 2023an Alfredo Cospitoren kasuan ofiziozko datuak argitara emateagatik.
2023an, Alfredo Cospitok 41bis isolamendu erregimenaren aurka burutzen ari zen gose grebak eragindako oihartzunaren ondorioz oposizioko alderdiek auzia italiar parlamentura eraman zuten. Orduan Dalmastrok bere alderdiko parlamentari taldeko buruari Giovanni Donzelliri Alfredo Cospitoren espetxean zituen harremanei buruzko informazioa eman zion (legediaren arabera 41 bis erregimenean informazio hau sekretua den arren) horrek parlamentuko saioan erabiltzeko.
Hala ere epaileak epaia suspentsioan utzi du eta lehen graduko epaiketa izanik (Italian epai bat behin betikoa izateko 3 epaiketa burutu daitezke) akusatuak helegitea jarri du.
Dalamastrok kargua uzteko asmorik ez duela adierazi du eta Italiako presidenteak, gobernuak zein FdI-k Dalmastrori babes osoa eman diote eta karguan mantenduko dutela jakinarazi dute.
https://roma.corriere.it/notizie/cronaca/25_febbraio_20/andrea-delmastro-fdi-condannato-a-8-mesi-per-rivelazione-del-segreto-d-ufficio-nella-vicenda-cospito-52d222cb-5b3e-42f3-a4f6-35bad6de8xlk.shtml