Georges Abdallah preso politiko antinperialistak 2024eko urrian 40 urte preso bete zituen, Europan espetxeratuta denbora gehiago emandako preso politikoa bilakatuz. Urte horretako urrian Abdallah 2024/12/06ean askatzeko agindua eman arren, Frantziako Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak helegitea jarri zuenez ez zuten askatu eta preso jarraitzen du.
2025eko otsailaren 20ean epaileak Abdallaharen askapenaren inguruko erabakia hartu behar zuen baina hura ekainaren 19ra arte atzeratzea erabaki du! Aitzakia: Abdallahak beti uko egin izan diola epaiketan ezarritako kalte ordainik ordaindu nahi izan AEBtako gobernu inperialista eta sionistari.