Atenaseko Prosfigikatik elkartasunerako deialdi berria! Aristoteli Chantzisen bizitza arrisku larrian!

Aristoteli Chantzis gose grebalariaren osasun egoera hil ala biziko aldi batetan sartu da eta agintarien aldetik erantzun bakarra isiltasuna eta auzokideak izutzeko neurriak besterik ez direnean Atenaseko Prosfigika auzo okupatu eta autogestionatutik elkartasunerako deialdi berri  bat egin berri dute: Otsailaren 5etik gose greban dagoen Aristoteli Chantzis ekintzailearen bizitza arrisku larrian dago!! Gaur 137 egun barau […]

Erroma. 06/22. Alfredoren helegitearen gaineko erabakia!!!

Ekainaren 12an Erroman dagoen espetxe zaintzarako epaitegi nagusiak Alfredo Cospito kideari 04/30ean justizia ministroak berretsitako 41 bis artikulua (muturreko isolamendua) ezetatzea eskatuz Alfredoren abokatuek aurkeztu zuten helegitea aztertzeko lehen saioa burutu zen. Epaileak bere erabakia ekainaren 22an jakinaraziko zuela adierazi zuen. Ordutik ekainaren 16ean Italia mailan poliziak burututako errepresio operazio erraldoia eta hari lotuta hedabide […]

Errepresio operazio berria Italian (06/16)

Ekainaren 16ean, goizeko 5etatik, italiar poliziak hamaika miaketa eta zenbait atxiloketa burutu zituen Erroman, Milanen, Bolonian, Napolin eta Forlin. Operazioa Erromako fiskaliak eta DNAA-k (Terrorismoaren eta Mafiaren aurkako Zuzendaritza Nazionala) bultzatu eta zuzendu dute. Operazioa honen ondorioz 7 lagun espetxeratu dituzte, ustez elkarte terrorista bat osatzea leporatuta (kode penaleko 270 bis artikulua), hauei, inolako frogarik […]

Madrileko kanpaldia abiatu da!!!

Espainiar estatuko espetxeetako osasun artaketa ezaren aurkako kanpaldiaren/baraualdiaren hasiera, Madril. Maiatzaren 20-30. Goizeko 11ak aldera dozena bat lagun inguru, tartean baraualdia burutuko duten bi lagunak (Pope eta Ana), Diputatuen Kongresuaren aurrean dagoen enparantzan kokatu dira espainiar estatuko espetxeetan presoek jasaten duten artaketa salatzeko maiatzaren 20 eta 30 bitartean burutuko den mobilizazioaren erdigunea izango den kanpaldiari […]

Prentsaurreko deialdia. Madrilen maiatzaren 19an

Espainiar espetxeetan presoek pairatzen duten artaketa kaxkarra eta jasanezina, herio askoren erantzule zuzena, salatzeko hurrengo mobilizazioaren berri emateko maiatzaren 19an Madrilen ospatuko den prentsaurrekorako deialdia: PRENTSAURREKO DEIALDIA Espainiar espetxeetako osasun egoera salatzeko 2026ko maiatzaren 20etik 30era Diputatuen Kongresuaren aurrean burutuko den lanaldiaren aurkezpena. Prentsaurrekoa maiatzaren 19an, 12etan Arga zuelako (Madril) Peñuelas kaleko 12.ean dagoen La […]

Gabriel Pombo Da Silva anarkista galiziarra Italiara extraditatua izateko arriskuan

Haren aurka Italiatik abiatutako atxiloketa eta extradizio eskaeraren harira laister Gabriel Pombo Da Silva zein haren abokatua eta kasua daraman fiskala Entzutegi Nazionalean Instrukzioko Epaitegi Zentraleko Santiago Pedraz  epailearen aurrera aurkeztu beharko dute atxiloketa aginduaren gaineko saio bat ospatzera. Arrazoia: Torinoko epaile batek ebatzitako Europa mailako atxiloketa eta extradizio agindua; 2025eko ekainean berretsia eta urte […]

Euskal espetxeetan hildako lagunik ez dugu ahaztu ez ahaztuko

Apirilaren 7an Eusko Jaurlaritzak kudeatzen eta zuzentzen duen Zaballako espetxean hildako gazte laudiotarrak Gorka zuen izena eta espetxea den zapalketa makineriaren aurrean inoiz amore ez zuela eman gogora ekarri nahi dugu. Ametsgaizto hutsa den zulo beltz horretatik irteteko 3 egun besterik ez zitzaizkion falta, eta gure erakundeei, diru publikoz olioztatutako GKEi zein hedabideei eta gizarteari […]

Prosfygikaren aldeko gose greba aurrera (Atenas)

Atenaseko Prosfygika auzune okupatu ta autogestionatutik zuzenean oraintxe jasotako bi gose grebalarien irudia. Auzoaren desalojo mehatxua geldiarazteko, otsailaren 5etik, 84 egun gose greban daramatzan Aristotelis Chantzis eta atzo hari batu zaion Suzan Doppagne kidea!!! Aristotelisen osasun egoera oso larria da ta herio arriskua oso altua! Elkartasuna behar beharrezkoa da!!! Suzanek, Atenasen, maiatzaren 1eko manifestazioan, gose […]

Maria José Baños askatu dute

Gaur azkenean María José Baños preso politikoa aske utzi dute! Mobilizazio eta borroka kolektiboaren ondorioz luzaroan askatu behar zutena etxean da! ¡Mª José Baños, en libertad! Victoria de la resistencia y la solidaridad.