2026/03/20. Erromako Akueduktuen parkean dagoen baserri huts batetan, goizeko 9ak aldera, Casale del Sellaretto izeneko baserrian, parkeko zaindarietako batek hilotz bat topatu du eta gerora suhiltzaileek beste gorpu bat topatu dute. Antza denez biak leherketa baten ondorioz hil dira. Hildakoen gorpuak tatuaien eta ADN arrastoen bidez identifikatu dituzte: Alessandro Mercogliano eta Sara Adizzone kide anarkistak. […]
«Ampelokipoi auziko» presoekiko elkartasun deialdiak (Grezia)
2026ko apirilaren 1ean Atenaseko epaitegian 2024/10/31an Ampelokipoi auzoko etxebizitza batetan gertatutako eztandaren inguruan atxilotutako lau anarkisten kontrako epaiketa hasiko da. Leherketan Kiriakos Ximitiris kidea hil zen, Marianna Manoura larri zaurituta gertatu zen eta beste bi lagun atxilotu zituzten: Dimitra Zarafeta eta Dimitrios P. Gerora beste lagun bat atxilotu zuten: Nikos Romanos . Kidek idazteko helbideak: […]
María José Bañosi 3. gradua eman diote
Gaur larri gaixo dagoen María José Baños Andujar preso politiko komunistari hirugarren gradua eman diote ta laister askatu egingo dute. Gose greban zegoen haren bikoteak Marcos Martin Ponce preso politikoak aurrera zeraman gose greba bertan behera utzi du eta larunbaterako Murtzia II espetxean ospatu behar zen elkarretaratzea ere bertan behera geratu da. Presoekiko elkartasunak lortutako […]
03/14. Mari Jose Bañosen aldeko konzentrazioa Murtziako espetxean
Martxoaren 14 larunbatean Murtzia IIko espetxearen aurrean elkarretaratze bat deitu duten Maria José Baños Andujar preso politiko komunistaren askapena aldarrikatzeko eta hari zein gose greban den haren bikoteari, espetxe berean dagoen Marcos Martin Ponceri elkartasuna adierazteko. Espainiar estatuko hainbat tokietatik jendea hurbilduko da eta bidaiak koordinatu aldera ondorengo posta helbidea duzue: propreses@sindominio.net
Alfredo Cospito isolamendutik atera dezagun!
Italia: Alfredo Cospito anarkista 41 bis erregimenetik ateratzeko ekimenak Alfredo Cospito anarkistak 41 bus izeneko muturreko isolamendu eta zigor erregimenean 4 urte betetzera doanean, eta epaileei haren egoera berrikustea dagokienean, Italian Alfredoren aldeko eta errepresioaren adierazpen latzena den 41 bis-aren aurkako ekimenak ugaritzen ari dira: -Martxoaren 9 astelehenean, Spoleton, 2022ko azaroan hiri horretan Alfredoren alde […]
María José Baños askatu!
María José Baños Andujar 61 urtetako preso politiko antifaxista Murcia IIko espetxean heriotz arrisku larrian dago!!! María José Bañosek 23 urte daramatza espainiar espetxeetan preso eta sendaezinak diren hainbat gaixotasun ditu, hala nola C3 estadioan dagoen VIH, tronbozitopenia, arteriosklerosia, muturreko malnutrizio a (44 kilo pisatzen ditu), eta %69ko ezgaitasuna. 2026ko otsaila hasieratik ,haren egoerak okerrera […]
Torino. 2026/02/24. City operazioaren gaineko epaiketaren hasiera
2026/02/24ean Torinoko epaitegietan 2023/03/4ean Alfredo Cospitori elkartasuna adierazteko eta 41 bis erregimena salatzeko egin zen manifestazioaren harira abiatu zuten «City» izeneko operazio errepresiboaren epaiketaren azken faseari hasiera eman zaio. Bertan 53 anarkista auziperatuak izaten ari dira eta hoietako 18 zigor larriak jasotzeko arriskuan dira. Epategiak ezarritako egutegiaren arabera behinbehineko erabakia edo epaia apirilaren 16ean kaleratuko […]
Beste preso bat utzikeriak hilda Zaballako espetxean
Salhaketa elkarteak gaur salatu duenez aurreko ostegunean, otsailaren 5ean, 35 urtetako preso bat hil da Zaballako espetxean gaizki sentitzen zelarik kartzeleroei mediku-artapena eskatu eta hura jaso gabe. Mediku artapen eskasaren eta erakundeen -kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren- utzikeriaren ondorioz hildako hamaikagarren pertsona. Bada garaia mediku, erizain eta osasungintzako zein gizarte zerbitzuetako langileen elkarteek eta elkargoek zein […]
Grezia.Profygika komunitate okupatua hustu nahi dute
Atenaseko hirian dagoen Profygika komunitate okupatua hustu nahi dute!!! Honen aurka Aristotelis Chantzis kideak 2026/02/5ean hil arteko gose greba mugagabe bati hasiera eman dio!!! Guztion elkartasuna beharrezkoa da desjabetza geldiarazteko zein kidearen osasuna bermatzeko!!! Profygika komunitate okupatua, Atenaseko L. Akexandras kalean kokatua dago. 1920urtean bertan zeuden lursaileatan Turkiako estatu berriak kurduarren eta armeniarren aurka burututako […]
TXILE. QUILLECO AUZIAren epaia atera da.
QUILLECO AUZIA- CASO QUILLECO MAPUTXEEN AURKAKO ERREPRESIOA Auzi hau Txileko gobernu ezberdinen babesarekin (eta hark abiatutako militarizazioarekin) maputxe herriari lapurtutako lurretan eta basoetan burutzen duten basogintza txikitzaileren kontra borrokatzen duten ekintzaile maputxeen aurkako errepresioaren eta kriminalizazioaren barruan kokatzen da. Kasu honetan, beste askotan bezela, maputxeen erresistentzia antolatzen aritu den CAM (Coordinadora Arauco Malleco) erakundea kolpatu […]
