Gabriel Pombo Da Silva atxiloketa arriskuan

Gabriel Pombo kide ezagunak 2022an Italian bi urtetako espetxe zigorra jaso zuen «Scripta Manent» auziaren harira. Haren idatzien bidez «delituak burutzera jendea bultzatzea» egotzi zioten. Epaia 2023ko abenduan Torontoko epaitegiak berretsi egin zuen.

Bien bitartean epaileen bidegabekeriaren eta mendeku gosearen ondorioz Gabrielek Espainian zegokion espetxe zigorraz gain beste 2 urte eta 8 hilabete eman zituen preso, eta azkenean epaileek bidegabekeria zitala hau onartu egin zuten. Espainian preso emandako gehiegizko denbora hau kontutan hartuta Gabrielen abokatuek Italiako zigorra betetzat hartzea eskatu zioten Torontoko epaileari.

2025eko azaroaren 12an Torinoko epaileak, kideak zigorraren jatorrian dauden adierazpenak eta ideiak defendatzen dituela argudiatuta, Gabrielen abokatuaren eskaria atzera bota eta Gabrielen aurkako zigorra berretsi du.

Gaur 2025eko abenduaren 5ean espainiar polizia Gabrielen etxean agertu da hura atxilotzeko asmoz nahiz eta haiek ondo jakin Gabriel ebakuntza baten ondorioz Toledoko ospitalean dagoela. Gabriel Entzutegi Nazionalean igandea baino lehen aurkeztu behar duela adierazi diote .

Gure kidea berriro ere atxilotua eta espetxeratua izateko arriskuan dago eta agian Italiara extraditatua izateko ere.

Adi informazio berriei eta zabaldu elkartasuna!!!