Madrileko kanpaldiaren amaiera

Pope eta hari laguntzen ari diren kideek kanpaldia amaitutzat eman dute eta gaurko zein etzirako Madrilen atxiloketa zentruen aurka burutuko diren ekimenetan parte hartuko dute, gaur Alucheko CIE edo atzerritarrentzako atxiloketa zentruaren aurrean eta 31an Navalcarneroko espetxean. Popek egun hauetan espainiar poliziaren aldetik jasandako jazarpena Espainiako zein Madrileko Defensor del Pueblo delakoaren aurrean salatu du:  […]

Madrileko kanpaldia aurrera doa

Espetxeetako osasun artapen eza salatzeko kanpaldian gaur Popek SAMURejo anbulantzia baten bisita Jaso du. Haren osasun egoera aztertu duten eta datorren asterako hitzordua eman diote. Popek bere horretan jarraitzen du, hotzari eta euriari aurre egiten…  

Polizia Madrileko kanpaldia husten saiatu da.

Gaur eguerdian pasata, Madrilgo Diputatuen Kongresuaren aurrean presoen osasun eskubideen alde burutzen ari den kanpaldia hasi eta ordu batzuetara Polizia Nazionalaren bi furgoneta ta hainbat munia hurbildu dira eta kanpaldia husten saiatu dira. Azkenean Poperi kanpin denda kendu arazi diote. Elkartasun osoa Poperekin eta kanpaldian dauden lagunekin! Adi berrietara! Elkartasuna zabaldu! 20/12. Al mediodía dos […]

PRESOEN OSASUN ESKUBIDEEN ALDEKO KANPALDIA – Madril, 2025eko abenduko 20tik 30era

Presoen eskubideen alde borrokatzen dugun hamaika talde, elkarte eta norbanakok abenduaren 20 eta 30 bitartean Espainiako Diputatuen Kongresuaren atarian, Madrilen, espainiar espetxeetan presoek pairatzen dituzten osasun eskubideen urraketa larriak eta mediku-artapen negargarria zein hoiek urtero eragiten dituzten heriotzak salatzeko kanpaldi bat antolatu dugu. Horren inguruko informazioa zabaltzeko asmoarekin Borrokan-ek ondoko webgunea prestatu dugu (geure ohituraren […]

Patxi Ruiz preso politikoa gose greban

Abenduaren 9ean Iruñeako espetxean dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose greba bati hasiera eman dio bertan presoek jasaten duten utzikeria eta artapen mediku eza salatzeko. Protestara bultzatu duen gertaera Iruñeako espetxean azaroaren 30ean hildako presoaren kasua izan da. Patxik berak 2025eko urrian bere besoak moztu behar izan zituen mediku baten bisita lortu ahal izateko. […]

Gabriel Pombo Da Silva atxiloketa arriskuan

Gabriel Pombo kide ezagunak 2022an Italian bi urtetako espetxe zigorra jaso zuen «Scripta Manent» auziaren harira. Haren idatzien bidez «delituak burutzera jendea bultzatzea» egotzi zioten. Epaia 2023ko abenduan Torontoko epaitegiak berretsi egin zuen. Bien bitartean epaileen bidegabekeriaren eta mendeku gosearen ondorioz Gabrielek Espainian zegokion espetxe zigorraz gain beste 2 urte eta 8 hilabete eman zituen […]