BERNEDOko udaleku transfeminista ta abertzaletan haurrei eta nerabeei 50 urtetan zehar sexu abusuak eta doktrinamendu pederasta burutu izan dieten
ustezko hezitzaileak (hoietako asko oraindik ikastoletan zein ikastetxe publikoetan jardunean dauden irakasleak eta hezitzaileak)ezker abertzalearen sokakoak eta haien buruzagien senideak izanik, “euskaldun abertzale progre jatorrak” (oraintsu ofizialtasuna eskuratu duen “transfeminismoa” gehitu diote orain), euskalgintzako eta ezker abertzaleko buruen eta hedabideen babes akritiko osoa jasotzen ari dira. Berria, Gara eta Argia bezalako hedabideak salaketak estaltzen eta isilarazten saiatu ziren, baina hoiek publiko egin ostean pederastak zuritzeari buru belarri ekin diote. Gure artean, Borrokan-en, hoien abusuak jasandako kideak izanik salaketei sinesgarritasun eta babes osoa ematen diegu eta nazka eta amorrua besterik ezin dugu sentitu. Euskal Herriko hippy abertzaleek sasifeminismoa eta ezkerreko diskurtsoak bihurrituz pederastia eta abusuak babesten dituzte XX mendean Frantziako intelektualek egiten zuten bezela, «haurren sexu askatasuna» aitzaki erabilita haurrei helduek bideratutako abusuak zuritzeko…hori eta espainiar eskuinaren konspirazioaren mamua nola ez!
Udaleku eta elkarte honek bideratutako abusuek haur eta nerabe askoren askoren sexualitatea, harreman afektikoak eta hoien gorputzekiko harremanei kalte sakona eragin izan die baina hori bost axola sasikume hauei..eta haiek babesten dituztenei. Oso famatuak eta sonatuak diren bertsolari guayak, intelektualak, EHUko irakasleak, pailazo maitagarriak zein oso Argia-k izan arren zuek guztiak kakaren hurrengoa zarete eta sexu abusuak eta pederastak babesten ari zarete! Pederastekin eta haien babesleekin tolerantziarik ez!!!