2024eko urria erdialdean polizia frantsesak 4 lagun atxilotu zituen Toulousen eta hoiek 94 orduz galdekatu ondoren epaileak hoietako bat -Louna- espetxera bidali zuen. Gerora, azaroan, auzi honekin lotuta etxe miaketa bat ere gertatu zen. Lauroi, A69aren aurkako borrokarekin lotuta*, “association de malfaiteurs” edo “gaizkile elkarte” bat osatzea eta 2024eko maiatzean eraikuntza makina bati su ematea […]
Marcelo Villarroel askatu! (Txile)
Marcelo Villarroel Sepulveda (Santiago 1973) kideak oso gaztetatik Txileko militarren diktaduraren aurkako eta gizarte aldaketaren aldeko borroka armatuan parte hartu zuen. Mapu-Lautaro mugimenduan parte hartu zuen diktaduraren aurkako borroka armatuari lotuz. 1987tik hainbat aldiz espetxeratua izan arren eta diktadura militarra amaituta inperialismoaren eta kapitalismoaren aurkako gatazkan jarraitu zuen. Argentinan atxilotua hamaika urte eman ditu preso […]
Francisco Solar isolamendutik atera! (Txile)
Gendarmeriak (Txilen dagoen militarizatutako polizia indarra, Goardia Zibilaren antzekoa) Francisco «Pantxo» Solar anarkistak bere zigor osoa isolamenduko erregimenean behinbetiko bete dezala nahi du eta epailari horixe eskatu dio. 2020ean atxilotu zutenetik Francisco Rancaguan dagoen La Gonzalina kudeaketa pribatuko espetxean isolamendu sailean izan dute. Txileko Espetxe arautegiaren 28 artikuluak espetxean arazoak eragin dituztenei (matxinadak, ihesaldiak, borrokak, […]
VOGLIAMO ROMPERE UN TABÚ. Italiako preso politiko komunisten aldeko ekimena
VOGLIAMO ROMPERE UN TABÚ “Tabú bat apurtu nahi dugu” kanpaina. Italiar espetxeak orain dela 40 urtetik “Brigate Rosse” (Brigada Gorriak) taldeko16 militante espetxean mantentzen ditu, hoietako 3, 20 urtez espetxe arautegiko 41 bis artikuluak ezarritako isolamendu zorrotzpean (Alfredo Cospito anarkistari 2022an ezarri zioten berdina). Militante hauei haien bizitzen ardatz den nortasun eta ibilbide politikoari uko […]
Torino (Italia). ASKATASUNA auziko epaiketa
2022ko martxoaren 10ean Torinoko DIGOS (polizia politikoa) poliziak miaketak burutu zituen Val de Susako No TAV (Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua) bi akanpadetan zein Torinoko Askatasuna eta Neruda zentru okupatuetan. Aldi berean 10 lagunei behinbehineko kontrol neurriak ezarri zizkieten (3ri etxe-atxiloketa) eta bi lagun espetxera bidali zituzten: Giorgio Rosseto eta Umberto Raviola. OPerazio honek «Sovrano» […]
Alfredo Cospitorekin elkartasuna!!
Italiar estatuak Alfredo Cospito anarkista 2022ko apiriletik 41 bis bezela ezagutzen den muturreko isolamendu erregimenean eta dispertsatuta mantentzen du. Alfredo Cospito (Pescara, 1967). Italia Iparraldeko mugimendu anarkistan oso ezaguna, 80 hamarkadatik hainbat borroketan parte hartu izan du. 1987-1988 urteetan Italian hainbat anarkistek eta antimilitaristek soldaduskaren aurkako intsumisio kanpaina bat abiatu zuten; Alfredo epaiketetara ez aurkeztea […]