Zabaltzen (en distribución)

Ekimen hau hasiera batetan 2024eko maiatzean askapenaren zain zegoen Claudio Lavazza lagun eta kide maiteari espetxetik irtetzean laguntzeko asmoarekin abiatu genuen, baina gerora preso anarkistei eta haien elkartasun sareei eguneroko behar ugariei (abokatuak, bidaiak eta bisitak, posta bidezko bidalketak, telefono txartelak, zigiluak…) aurre egiteko laguntza ekonomikoa emateko asmoarekin jarraipena eman diogu. 

Proiektua aurrera atera ahal izateko beste askoren artean Nomadak Graphiks-en ekarpena(diseinu grafiko eta serigrafia autogestionatua https://www.facebook.com/nomadak.graphics.5/ ) eta Kataluniako Prometeo edicionesen eta Altsasuko Durruti liburutegiaren laguntza ezinbestekoa izan da.

Poltsak esplotaziorik gabe bildutako %100ean kotoi ekologikoarekin eginda daude eta prozesu guztia (diseinua, serigrafia, zabalpena) autogestioaren eta elkarlanaren bidez gauzatu da.

Poltsak 10€tan saltzen baditugu ere, banaketan eta salmentan laguntzen diguten proiektu/ekimen eta talde ezberdinei 8€tan eskeintzen dizkiuegu neurri batean zuen sostenguari eta lanari lagundu aldera. Eta posta bidezko bidalketen kostua Borrokanetik gure gain hartzen dugu ere.

Eskariak egiteko: borrokan@canaglie.org