Atzo Buenos Airesen poliziak errepresio basatia erabili zuen babes zabala zuen pentsionistek eta futboleko zaleek gobernuaren murrizketen aurka deitutako manifestazio baten aurka. Ehundaka zauritu eta 130 atxilotu inguru, gazte bat poliziak zauritu ostean oso larri ta kazetari bat hilzorian…borrokak eta protestak gau osoan zehar luzatu dira.
Categoría: General
Ghespe Italiara extraditatu dute!
Martxoaren 4ean Ghespe Espainiatik Italiara extraditatu zuten eta oraingoz, behinbetiko espetxe dat esleitu artean Erromako Rebibbia espetxean atxilo dute. Ghesperi idazteko helbide berria: Salvatore Vespertino Casa Circondariale Rebibbia Via Raffaele Majetti 70 00156 Roma (Italia) 02/15. Madril. Ghespe iheslari sardiniarra atxilotu dute
Marianna espetxetik ospitalera lekualdatzeko deialdia. (Grezia)
Marianna M., 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistaren osasuna arrisku larrian dago. Haren osasun egoerak berehala ospitalera lekualdatzea eskatzen du. Atenaseko Evangelismos ospitalean bertan poliziek, medikuen iritziaren aurka, Marianna hainbat aldiz galdekatu zuten, eguneko 24 orduetan zaintzapean izan zuten eta baimenik gabe ADN eta odol laginak hartu zizkioten. […]
Maputxeen aldeko kartela
Deskargatu, inprimatu eta zabaldu zure auzoan, herrian, hirian, ikastetxean, lantokian… Suteak copiar
Maputxeekiko elkartasuna!
Urtero bezela garai hauetan Txileko eta Argentinako estatuen menpeko lurralde askotan, tartean Maputxe herrienak, berriz ere sute izugarriak daude . Sute hauen atzean basogintza eredu txikitzailea (erraz erretzen diren, lurzorua hondatzen eta biodibertsitatea pobretzen duten espezieen monolaborantza) eta bi estatuen arduragabekeria eta aurreikuspen falta daude, Argentinaren kasuan Mileiren murrizketek sutei aurre egiteko baliabide falta areagotu […]
02/22. Maputxeekiko elkartasun konzentrazioa Bilbon
Maputxeen herriak Txileko zein Argentinako estatuen aldetik jasaten duen kriminalizazioa eta jazarpena salatzeko kontzentrazioa Bilbon. Arriaga plazan 12:00etan Antolatzaileak: Euskal Herria Wallmapu elkartea, Resumen Latinoamericano eta Tetera Libre kolektiboa.
Italiako Justizia idazkariordea Cospitok auziagatik «zigortua»
02/18. Erromako epaileak Andrea Dalmastro Jus
Leonard Peltier aske da!
1975ean FBIk indiar militanteen aurka burututako eraso baten ondorioz gertatutako tiroketa batetan gertatutako haren bi agenteen heriotza mendekatzeko Indiar Amerikar Mugimenduko (AIM) buru ezagunenetariko bat zen Leonard Peltier atxilotu eta irregulartasunez betetako auzi baten ostean 49 urtez preso mantendu izan dute. NDN Collective-ren prentsa oharra (Borrokanek euskaratua) 2025eko otsailaren 18an. Sumterville, Florida – 49 urte […]
Daniel Ponti elkarrizketa Argian (2025/02/19)
ARGIA astekariak Daniel Pont kide eta lagunari elkarrizketa mamitsua egin dio haren autobiografiaren argitalpenaren harira: «Entre el azar y la necesidad» Virus, Barcelona, 2024. Banku atrakatzailea, presoa, Trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) taldeko sortzaileetako bat, euskal talde armatuetako kideen laguna, ostalaria, militantea, libertarioa, lorezaina… https://www.argia.eus/argia-astekaria/2906/copelen-leloa-argia-zen-amnistia-ala-ihesa
Georges Abdallah berehala askatu! (Frantzia)
Georges Abdallah preso politiko antinperialistak 2024eko urrian 40 urte preso bete zituen, Europan espetxeratuta denbora gehiago emandako preso politikoa bilakatuz. Urte horretako urrian Abdallah 2024/12/06ean askatzeko agindua eman arren, Frantziako Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak helegitea jarri zuenez ez zuten askatu eta preso jarraitzen du. 2025eko otsailaren 20ean epaileak Abdallaharen askapenaren inguruko erabakia hartu behar zuen baina […]