Ghespe Italiara extraditatu dute!

Martxoaren 4ean Ghespe Espainiatik Italiara extraditatu zuten eta oraingoz, behinbetiko espetxe dat esleitu artean Erromako Rebibbia espetxean atxilo dute. Ghesperi idazteko helbide berria: Salvatore Vespertino Casa Circondariale Rebibbia Via Raffaele Majetti 70 00156  Roma (Italia) 02/15. Madril. Ghespe iheslari sardiniarra atxilotu dute    

Marianna espetxetik ospitalera lekualdatzeko deialdia. (Grezia)

Marianna M., 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistaren osasuna arrisku larrian dago. Haren osasun egoerak berehala ospitalera lekualdatzea eskatzen du. Atenaseko Evangelismos ospitalean bertan poliziek, medikuen iritziaren aurka, Marianna hainbat aldiz galdekatu zuten, eguneko 24 orduetan zaintzapean izan zuten eta baimenik gabe ADN eta odol laginak hartu zizkioten. […]

Maputxeekiko elkartasuna!

Urtero bezela garai hauetan Txileko eta Argentinako estatuen menpeko lurralde askotan, tartean Maputxe herrienak, berriz ere sute izugarriak daude . Sute hauen atzean basogintza eredu txikitzailea (erraz erretzen diren, lurzorua hondatzen  eta biodibertsitatea pobretzen duten espezieen monolaborantza) eta bi estatuen  arduragabekeria eta aurreikuspen falta daude, Argentinaren kasuan Mileiren murrizketek sutei aurre egiteko baliabide falta areagotu […]

Leonard Peltier aske da!

1975ean FBIk indiar militanteen aurka burututako eraso baten ondorioz gertatutako tiroketa batetan gertatutako haren bi agenteen heriotza mendekatzeko Indiar Amerikar Mugimenduko (AIM) buru ezagunenetariko bat zen Leonard Peltier atxilotu eta irregulartasunez betetako auzi baten ostean 49 urtez preso mantendu izan dute. NDN Collective-ren prentsa oharra (Borrokanek euskaratua) 2025eko otsailaren 18an. Sumterville, Florida – 49 urte […]

Daniel Ponti elkarrizketa Argian (2025/02/19)

ARGIA astekariak Daniel Pont kide eta lagunari elkarrizketa mamitsua egin dio haren autobiografiaren argitalpenaren harira: «Entre el azar y la necesidad» Virus, Barcelona, 2024. Banku atrakatzailea, presoa, Trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) taldeko sortzaileetako bat, euskal talde armatuetako kideen laguna, ostalaria, militantea, libertarioa, lorezaina… https://www.argia.eus/argia-astekaria/2906/copelen-leloa-argia-zen-amnistia-ala-ihesa

Georges Abdallah berehala askatu! (Frantzia)

Georges Abdallah preso politiko antinperialistak 2024eko urrian 40 urte preso bete zituen, Europan espetxeratuta denbora gehiago emandako preso politikoa bilakatuz. Urte horretako urrian Abdallah 2024/12/06ean askatzeko agindua eman arren, Frantziako Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak helegitea jarri zuenez ez zuten askatu eta preso jarraitzen du. 2025eko otsailaren 20ean epaileak Abdallaharen askapenaren inguruko erabakia hartu behar zuen baina […]

02/15. Madril. Ghespe iheslari sardiniarra atxilotu dute

2025/02/15.Vallecas (Madril). Gaueko 3ak aldera polizia nazionalak 2023tik ihesi zegoen Salvatore Vespertino “Ghespe” 38 urteko sardiniar anarkista kontrol batetan atxilotu du.Lagunak Italiara extraditatua izatea onartu du. 2017/08/3an Florentziako (Italia) poliziak 8 anarkista atxilotu zituen eta horietako bi espetxera bidali zituzten (hoietako bat Ghespe). Komisaldegi bati molotov koktelak jaurtitzea ta Casapound faxisten lokal batetan polizia bat […]