Paolo Utako espetxean gose greba mugagabean!

Paolo Todde sardiniar kidea gose greba mugagabe bat burutzen ari da Cagliariko Uta espetxean (Sardiniako hegoaldean). Espetxeko baldintza negargarriak salatzeko apirilaren 25ean hainbat presok txandakako gose greba bati ekin zioten. Hasieratik senideen eta anarkisten babesa izan zuten (25ean eta 28ean konzentrazioak burutu ziren espetxearen sarreran) eta hedabideek berriari emandako oihartzunak eraginda erakundeen ordezkariek presoei bisita […]

Antonio Arevalillo bilbotarra askatzeko kanpaina abian!

Osasuna kideak! Gaur Antonio Arevalillo Sanzen askapena aldarrikatzeko ekimenari hasiera ematen diogu. Antoniok 40 urte baino gehiego preso eman ditu eta bi urtetik hona, sudurreko minbizi baten ondorioz eta Zuerako espetxean jasotako jipoi baten ondorioz zein ondoko artaketa negargarriaren ondorioz bost ebakuntza egin izan dizkiote. Haren bizitzarekin amaitzeko zorian egon den eta medikuen aldetik espetxean […]

Salonikan leherketaren ondorioz kide bat hil da (Grezia)

05/03. Egunsentian, Salonikan, Grezian, banku bateko kutxazainean jartzera zihoan leherkailuak eztanda egiterakoan 38 urtetako emakumea larri zauritu eta ospitalerako bidean hil da. Prentsaren arabera hildakoa Salonikako anarkista ezagun bat omen da, preso egondakoa eta egun preso dagoen kide batekin harreman estua omen zuen.    

Ghesperekiko elkartasun ekimenaren aurkako errepresioa abian (Italia)

Apirilaren 26ean dozenaka lagun bildu ziren Spoletoko espetxearen inguruetan bertan preso dagoen Salvatore Vespertino “Ghespe” kideari elkartasuna adierazteko eta presoen askapena aldarrikatzeko. Andrea Delmastro Justizia Ministerioaren idazkariorde zitalak hedabideetan ekimena “anarkisten manifestazio biolento” gisa eta ordenaren aurkako eraso larri  gisa izendatu du, jarraian bertan parte hartu zuten lagunak , delinkuenteak haren hitzetan, identifikatu eta auzitara […]

Alfredo Cospitori idazteko deialdia!

Alfredo Cospito anarkistak 41 bis muturreko isolamendu erregimenean 202tik jasaten ari den neurriek txarrera nabarmen egin dute: postan jasaten zituen murrizketak muturrera eramanez ez du ezer jasotzen, ezta araudia jarraituz espetxearen bitartez erositako liburuak, espetxeko liburutegiko liburuak eskuratzea galerazi diote (nahiz eta Erromako zuzendaritzak iraganean baimendu) eta ziegan irina edota arrapo gordetzerik ez diote uzten. […]

Villanublako espetxera egindako manifestazioagatik lagun bati isuna jarri diote

2025eko urtarrilaren 19an urtero bezela Villanublako espetxera (Valladolid) ibilaldia burutu zen presoek jasaten dituzten baldintza negargarriak salatzeko. Bi hilabetetara Valladolideko Gobernuaren Subdelegazioak hartan parte hartu zuen militante ezaguna den kide batei 200 eurotako isuna ezarri dio. “Mozal legeko” 37.4 artikulua ezarri diote, “Estatuko Segurtasun Indarren eta Gorputzen ohorearen kontrako falta” bat egotzi diote, aipatutako martxan […]

Italiako gobernuak “Borra legea” dekretuz inposatu du

Italiako gobernu neofaxistak apirilaren 4ko Ministro Kontseiluan “Segurtasun dekretua-DL1236” neurri autoritario multzoa dekretu bidez indarrean jartzea erabaki du. DL1236 lege proiektuak, “Segurtasun dekretua” edo “Manganello legea” bezela ezagunagoa dena(“Borra legea” italieraz), eta hasiera batetan DDL1660 izenarekin aurkeztu zen lege proiektuak Italiako Senatuan aurkitu duen oposaketa gainditzeko trikimailu juridiko bat da. Hasierako lege proiektuan aldaketa batzuk […]

«Scripta Scelera» auziko lehen saioa. Massa(Italia)

Italia. 2025/04/03. Gaur Massa-ko epaitegian «Scripta Scelera» auziko epaiketa hasi da. Fiskalak haren eskaerak egin ditu: «Bezmotyvni» aldizkarian idatzikoengatik «delituak sustatzea»eta «terrorismoa helburu izatea» egotzita lau lagunentzat 7 eta 5 urte bitarteko zigor eskaerak. Apirilaren 8an defentsaren txanda izango da eta epaileak bere erabakia plazaratuko du. Argitalpen anarkisten aurkako azken eraso honek ez gaitu geldiaraziko! […]