Beti agurtzen zuen. Laguna, kidea eta auzokoa, Sara eguzkitsua, sentikorra, leiala, ironikoa eta irekia zen. Askatasuna oihukatzen duten ideialen emakumea, justizia gose eta zapalketa adierazpen guztien aurka borrokatzeko gogoa zuena. Guk, lagunek, kideek eta auzokoek, Sara haren osasunean, duintasunatekin eta koherentziarekin gogoratzeko desioa eta erantzunkizuna sentitzen dugu. Elkarrekin negar eta irrifar egiteko. Apirilaren 6ean, 11etan […]
Autor: borrokan
Hildako kideei omenaldiak Italian. 03/29
Erroman poliziak Sara eta Sandrori, hil ziren baserriaren ondora, lore eskeintza burutzera hurbildu diren 91 lagunak 11 orduz atxilotu eta identifikatu ditu. Hala ere, errepresioaren gainetik, 12tan Modesto di Veglia parkean antolatuta zegoen manifestazioa burutu egin da. Sararen senideetako batzuk lore eskaintza eta ondoko omenaldia eskertu dituzte eta atxilotuei elkartasuna adierazi diete. Asteburu honetan ere, […]
Alfredo Cospito 41 bis-etik kanpora! (2026ko maiatza)
Maiatzean Alfredo Cospito kide narkistak 4 urte beteko ditu 41 bis artikuluak bideratzen duen muturreko isolamendu erregimenean, Sardiniako Bancali-ko espetxean giltzapetuta eta lurperatuta. Horren harira Italiako Justizia ministroak gure kidea erregimen torturatzaile horretan beste bi urtez mantentzea edo hartatik irtetea erabaki beharko du, eta aurrerantzean bi urtean behin berrikusiko diote. Gure lagunaren aurkako mendeku politikoaren […]
Agur eta ohore Saretta eta Sandrone!
Saretta eta Sandrone. Bidai on izan kide maiteak! Beti gure bihotzetan ta gogoetan izango zaituztegu! Besarkada handi ta beroa Euskal Herritik haien lagun ta kide minei! Anarkiaren alde!!! Forentseek azterketa guztiak amaitu eta hilotzak itzultzeko haien oneritzia eman arren fiskaltzak Sara eta Sandrone anarkisten gorpuak zehaztu gabeko epe batez gorde nahi izan ditu eta ez […]
96.480 euroko isuna Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazteagatik
Gure elkartasun osoa 2023/12/30ean Zaballako espetxera burututako martxa gatik zigortutako lagunei zein ASKE antolakundeari ta haren borrokari!! 96.480 euroko isuna Euskal Preso Politikoei elkartasuna adierazteagatik ASKE antolakundeak prentsaurrekoa burutu du Gasteizko Justizia Jauregian 96480 euroko isuna ezarri dietela salatzeko 2026ko martxoaren 23an Euskal Preso Politikoen askatasuna exijitzeko eta amnistia aldarrikatzeko helburuarekin, espetxe martxa bat burutu […]
Sarari eta Sandroneri omenaldia. Erroma. 03/29
Erroma, martxoaren 29 igandea: Sararekin eta Sandronerekin, harro. Martxoaren 29 igandean, 9:30etan, Lemonia kalearen eta Tuscolana bihurgunearen arteko bidegurutzean elkartuko gara, kideek bizitza galdu zuten tokian lore eskaintza bat egiteko. Hurrengo hitzordua 12etan Modesto di Veglia parkean (Trani eta Molfletta kaleen izkinan) Erroman izango da. Anarkiaren alde! Italiano Roma, domenica 29 marzo: Con Sara e […]
Erroman bi anarkisten hilotzak topatu dituzte
2026/03/20. Erromako Akueduktuen parkean dagoen baserri huts batetan, goizeko 9ak aldera, Casale del Sellaretto izeneko baserrian, parkeko zaindarietako batek hilotz bat topatu du eta gerora suhiltzaileek beste gorpu bat topatu dute. Antza denez biak leherketa baten ondorioz hil dira. Hildakoen gorpuak tatuaien eta ADN arrastoen bidez identifikatu dituzte: Alessandro Mercogliano eta Sara Adizzone kide anarkistak. […]
«Ampelokipoi auziko» presoekiko elkartasun deialdiak (Grezia)
2026ko apirilaren 1ean Atenaseko epaitegian 2024/10/31an Ampelokipoi auzoko etxebizitza batetan gertatutako eztandaren inguruan atxilotutako lau anarkisten kontrako epaiketa hasiko da. Leherketan Kiriakos Ximitiris kidea hil zen, Marianna Manoura larri zaurituta gertatu zen eta beste bi lagun atxilotu zituzten: Dimitra Zarafeta eta Dimitrios P. Gerora beste lagun bat atxilotu zuten: Nikos Romanos . Kidek idazteko helbideak: […]
María José Bañosi 3. gradua eman diote
Gaur larri gaixo dagoen María José Baños Andujar preso politiko komunistari hirugarren gradua eman diote ta laister askatu egingo dute. Gose greban zegoen haren bikoteak Marcos Martin Ponce preso politikoak aurrera zeraman gose greba bertan behera utzi du eta larunbaterako Murtzia II espetxean ospatu behar zen elkarretaratzea ere bertan behera geratu da. Presoekiko elkartasunak lortutako […]
03/14. Mari Jose Bañosen aldeko konzentrazioa Murtziako espetxean
Martxoaren 14 larunbatean Murtzia IIko espetxearen aurrean elkarretaratze bat deitu duten Maria José Baños Andujar preso politiko komunistaren askapena aldarrikatzeko eta hari zein gose greban den haren bikoteari, espetxe berean dagoen Marcos Martin Ponceri elkartasuna adierazteko. Espainiar estatuko hainbat tokietatik jendea hurbilduko da eta bidaiak koordinatu aldera ondorengo posta helbidea duzue: propreses@sindominio.net