Erroman poliziak Sara eta Sandrori, hil ziren baserriaren ondora, lore eskeintza burutzera hurbildu diren 91 lagunak 11 orduz atxilotu eta identifikatu ditu.


Hala ere, errepresioaren gainetik, 12tan Modesto di Veglia parkean antolatuta zegoen manifestazioa burutu egin da.

Sararen senideetako batzuk lore eskaintza eta ondoko omenaldia eskertu dituzte eta atxilotuei elkartasuna adierazi diete.
Asteburu honetan ere, Alpeen magalean, 1998 urtean hildako Edoardo Massari «Baleno» eta Maria Soledad Rosas «Sole» kideen heriotzen 28 urteurrena ospatzeko hainbat ekimen burutu dira: Ivreako espetxean elkarretaratzea, liburu baten aurkezpena eta kontzertuak, mendi ibilaldia…
