
Saretta eta Sandrone. Bidai on izan kide maiteak! Beti gure bihotzetan ta gogoetan izango zaituztegu! Besarkada handi ta beroa Euskal Herritik haien lagun ta kide minei! Anarkiaren alde!!!
Forentseek azterketa guztiak amaitu eta hilotzak itzultzeko haien oneritzia eman arren fiskaltzak Sara eta Sandrone anarkisten gorpuak zehaztu gabeko epe batez gorde nahi izan ditu eta ez dizkie senideei eman nahi izan. Azkenean Sararen hilotza familiari eman diote hark errefuxatuko zuen hileta katolikoa egingo diotelako!
Erromako poliziaren buruak aldiz iganderako, martxoaren 29an, bikainak hil ziren tokian kideek deitutako agurrak debekatu ditu.
Erromako anarkistek gaur 03/27an Erromako Flaminia kaleko hilerriaren ate aurrean Sarettari agur beroa eta sentikorra egingo diote!!

Hilotzak bahitzeak eta omenaldia debekatu eta oztopatu izanak borreroek bi anarkisten erabaki eta borroka ildoei zein ibilbideen koherentziari dieten beldurren eta haien koldarkeria zitailaren ispilu besterik ez dira. Agur eta ohore borrokan eroritako bi lagunei!!