María José Baños askatu!

María José Baños Andujar 61 urtetako preso politiko antifaxista Murcia IIko espetxean heriotz arrisku larrian dago!!!

María José Bañosek 23 urte daramatza espainiar espetxeetan preso eta sendaezinak diren hainbat gaixotasun ditu, hala nola C3 estadioan dagoen VIH, tronbozitopenia, arteriosklerosia, muturreko malnutrizio a (44 kilo pisatzen ditu), eta %69ko ezgaitasuna. 2026ko otsaila hasieratik ,haren egoerak okerrera jo ahala, espetxeko erizaindegira eraman zuten baina espetxeko zuzendaritza hura ospitalera bidaltzeko eskaerei muzin egin die.

Espainiar zein europar mailako legediaren arabera, haren osasun egoera dela eta, María José Baños aspaldi aske izan beharko litzateke eta espetxeak eskeintzen ez dion mediku artapena jaso beharko luke…baina Murcia IIko espetxeko zuzendaritzak, espainiar espetxeen arduradun gorenek (SGIP delakoa) eta Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epaileak hura preso mantentzen dute bere ideologiari eta ibilbide militanteari uko egiten ez diolako.

Europako 50 juristek, abokatuek eta medikuek María José Bañosek jasatzen duen txantaia salatuz eta haren berehalako askapena eskatzeko gutun bat kaleratu dute.

Otsailaren 16ean Murcia Iiko zuzendaritzak María Joséren abokatuari hari bisita egitea eragotzi zion eta salaketa jartzearekin meatxatu zuten.

Otsailaren 23an María Joséren bikotea den eta espetxe berean dagoen Marcos Martín Ponce preso politikoak gose greba mugagabe bat hasi zuen María José ospitalera eraman dezatela aldarrikatzeko. Egun berean A Lamako espetxean dauden GRAPO eta PCE(r) erakundeetako presoek astero egun bateko baraualdia egiten hasi zeiren María Joséren askapena aldarrikatzeko eta ordutik hiru euskal preso politikok ekimen honekin bat egin dute.

Urriaren 1ean Murcia IIko zuzendaritzak gose greban dagoen Marcos Martínen komunikazio guztiak (bisitak, posta zein telefono bidezkoak) moztu dizkiola jakinarazi dio Marcosen eta María Joséren abokatuari.

A Lamako espetxean baraualdiak egiten ari diren preso politiko antifaxistak:

-Victoria Gómez, Juan García, Israel Torralba, Nacho Varela eta Israel Clemente.

Baraualdiak egiten ari diren euskal preso politikoak:

-Patxi Ruíz Romero (Iruñean), Dani Pastor Alonso eta Fernando García Jodra (Zaballan).

María Joséri zein Marcosi elkartasuna adierazteko eta María José Bañosen berehalako askapena eskatzeko ondoko helbideetara idaztea edota deitzea eskatzen da:

SGIP

Subdirección de Sanidad Penitenciaria

c/Alcala 38-40

 28014. Madrid

Telf.: 913354700 Fax: 913354992 E-maila: sgsp@dgip.mir.es

Dirección

Centro Penitenciario Murcia II

Pasaje los Charcos

30191 Campos del Río (Murcia)

Telefonoak: 968657980 – 968657801

Fax: 968657959

E-mailak: director_cp_murcia2@dgip.mir.es eta administrador.murcia2@dgip.mir.es

Informazioa sakontzeko zein mobilizazioen berri izateko:  https://presos.org.es