TXILE. QUILLECO AUZIAren epaia atera da.

QUILLECO AUZIA- CASO QUILLECO 

MAPUTXEEN AURKAKO ERREPRESIOA

Auzi hau Txileko gobernu ezberdinen babesarekin (eta hark abiatutako militarizazioarekin) maputxe herriari lapurtutako lurretan eta basoetan burutzen duten basogintza txikitzaileren kontra borrokatzen duten ekintzaile maputxeen aurkako errepresioaren eta kriminalizazioaren barruan kokatzen da.

Kasu honetan, beste askotan bezela, maputxeen erresistentzia antolatzen aritu den CAM (Coordinadora Arauco Malleco) erakundea kolpatu nahi izan dute, talde honetako werken -maputxe herriaren ordezkari tradizionala- den Rafael Pichun zigortuta.

 

GERTAERAK

2023ko urriaren 13ko gauean, Quilleco herrixkaren inguruko errepide batetan burua estalita zuen ekintzaile talde batek Forestal Arauco basogintza enpresa txikitzailearen bi kamioi geldiarazi eta erre zituen. Ordu gutxitara karabineroek eskualdeko bost ekintzaile ezagun atxilotu eta erreketa leporatu zien (gerora, 2024eko apirilean beste ekintzaile bat atxilotu zuten). Ordutik seiak Temucoko espetxean preso izan dituzte.

EPAIKETA

Aitzakia ezberdinekin epaiketa hamaika aldiz atzeratu izan dute eta azkenean bideokonferentzia bitartez ospatu izan da Los Angeles hiriko epaitegian.

Txileko gobernu “ezkertiarra” zein Forestal Arauco enpresa txikitzailea akusazio partikular gisa aurkeztu ziren eta fiskalak eskatutako zigorrak baino gogorragoak eskatu dituzte, tartean CAM elkarte edo talde terroristatzat hartzea.

Ikerketek zein forentseen frogek ezin izan dute frogatu akusatuak gertaeren lekuan izan zirenik ez horretan parte hartu zutenik eta akusazioa isilpeko lekuko babestuen hitzetan bakarrik oinarritu da.

Erregulartasunez betetako epaiketa 2025eko abenduaren 5etik 2026ko urtarrilaren 6aren artean burutu da eta behin betiko epaia hilaren 20ean berretsi da.

       

ZIGORRAK

Ekintzaren egiletzat hartutako 5 laguni (Jose Lienkeo, Axel Campos, Roberto Garling eta Bastian Llaitul) 15 urteko espetxe zigorra ezarri diete eta Oscar Cañupani aldiz 17 urtetakoa.

Bestetik erasoaren “egile intelektuala” edo sustatzailea izatea egotzita Rafael Pichuni 7 urtetako zigorra ezarri diote.

 

ITURRIAK

https://radiokurruf.org

https://www.resumenlatinoamericano.org