Datozen asteotan 2023 ta 2024ean Alfredo Cospito eta Anna Beniamino kideen alde burututako mobilizazioen aurkako bi epaiketa saio burutuko dira.
Ekainaren 17an Milanon, 2023ko otsailean antolatutako manifestazioaren harira 11 lagunen aurkako epaiketaren erabakia jakinaraziko da.
Uztailaren 3an Torinon 2024eko martxoan burututako manifestazioaren inguruko epaiketari hasiera emango zaio. Auzi honengatik hainbat lagun urte bete daramate hoien bizimodua erabat baldintzatzen dituen kontrol neurri zorrotzak jasaten.
Elkartasunaren eta erresistentziaren aurkako hamaikagarren erasoen aurrean borroka eta elkartasuna zabaldu!