Paolo Todde sardiniar kidea gose greba mugagabe bat burutzen ari da Cagliariko Uta espetxean (Sardiniako hegoaldean).
Espetxeko baldintza negargarriak salatzeko apirilaren 25ean hainbat presok txandakako gose greba bati ekin zioten. Hasieratik senideen eta anarkisten babesa izan zuten (25ean eta 28ean konzentrazioak burutu ziren espetxearen sarreran) eta hedabideek berriari emandako oihartzunak eraginda erakundeen ordezkariek presoei bisita egin eta oraino bete ez diren promesak egin zituzten. Bisita hoien ondorioz preso gehienek protesta bertan behera utzi zuten.
Apirilaren 28an espetxe atarian egindako protestan polizia bertaratutakoei oldartu zitzaien eta hainbat lagun identifikatu eta zenbait orduz atxilo izan zituen.
Egoera aldatuko ez dela ikusita maiatzaren 8an Paolo Toddek bakarka gose greba mugagabe bati ekitea erabaki zuen. Paolo 64 urte ditu eta greba hasi duenean 61 kilo pisatzen zituen.
Utako presoen salaketak eta eskaera nagusiak:
- Espetxea gainezka dago (dituen plazak baino 140 preso gehiago biltzen ditu) eta horrek patio orduak araudiak ezarritako 4 tik 2ra murriztea dakar. Presoek egunean 22 ordu gainezka dauden ziegetam ematen dituzte. Gainera kirol zelairako eta libuirutegirako sarrera asko mugatu diete.
- Ura ezin da edan ezta sukaldeko erabili; aurretik zituen bakteriak ezabatzeko orain botatzen dioten kloroaren ondorioz. Presoek ur botilak erostera behartuta daude eta gogoratu beharra dago udan tenperatura Cagliarin 43 gradura iristen dela. Presoek astero gutxienez bakoitzari litroko 3 ur botila doan ematea eskatzen dute.
- Espetxe polizien zein kartzeleroen aldetik ohikoak dira presoei eta senideei egindako probokazioak , eta jipoiak ere ohikoak dira.