Antonio Arevalillo bilbotarra askatzeko kanpaina abian!

Osasuna kideak!

Gaur Antonio Arevalillo Sanzen askapena aldarrikatzeko ekimenari hasiera ematen diogu.

Antoniok 40 urte baino gehiego preso eman ditu eta bi urtetik hona, sudurreko minbizi baten ondorioz eta Zuerako espetxean jasotako jipoi baten ondorioz zein ondoko artaketa negargarriaren ondorioz bost ebakuntza egin izan dizkiote. Haren bizitzarekin amaitzeko zorian egon den eta medikuen aldetik espetxean izanda oso zaila gertatzen den zaintza jarraia eta zorrotza eskatzen duen minbizia.

 

Udara hurbiltzen goaz, epaitegiak funtzionatzen duten garaia, jendeak arnasa hartu eta eguneroko beharretatik deskonektatzen du. Une hau Antonioren egoeraren berri emateko baliatuko dugu eta iraila iristean, atxekita dagoen estekan dauden  helbideetara eta Espetxe Erakundeetara gutun, email eta fax bidalketa masiboari ekingo diogu.

Hor duzue ere Antonioren helbidea, nahi duzuenean hari idazteko. Hark ziur eskertuko duela eta harentzako bizitzan preziatuena eta desiratuena den askatasunarengatik borrokatzen jarraitzeko indarra emango dio.

Espetxearen zentzugabekeriari aurre egiten diezunoi eskerrik asko,

FIESik ez, dispertsiorik ez, gaixo dauden presoak kalera!

 

Informazio gehigarria, bidaltzeko testu ereduak zein helbideak ondoko estekan aurkituko dituzue:

https://borrokan.noblogs.org/post/2025/04/02/antonio-arevalillo-kalera/

Telegrameko kanala:  t.me/AntonioArevalilloSanz

 

Antonio Arevalillo Sanz

Centro Penitenciario Madrid VII

Ctra. M-241, km 5.750

28595  Estremera  (Madrid)