Ghesperekiko elkartasun ekimenaren aurkako errepresioa abian (Italia)

Apirilaren 26ean dozenaka lagun bildu ziren Spoletoko espetxearen inguruetan bertan preso dagoen Salvatore Vespertino “Ghespe” kideari elkartasuna adierazteko eta presoen askapena aldarrikatzeko. Andrea Delmastro Justizia Ministerioaren idazkariorde zitalak hedabideetan ekimena “anarkisten manifestazio biolento” gisa eta ordenaren aurkako eraso larri  gisa izendatu du, jarraian bertan parte hartu zuten lagunak , delinkuenteak haren hitzetan, identifikatu eta auzitara eramango dituztela gehituz.

Presoekiko elkartasuna galerazteko beste urrats errepresibo berri baten aurrean gaudela ematen du, baina jai daukate. Elkartasunak ez deko mugarik ez etenik! Ghespe eta beste preso guztiekin batera hormatzar hoiek eta behar dituen sistema/gizartea eraitsi arte!

Ghespe otsailean Madrileko Soto del Realeko espetxean kartzeleroek birritan jipoitu zutela eta tortura gehiago ez jasotzeko zainak moztu ondoren Gregorio Marañon ospitalean indarrez psikiatrizatu eta drogatu zutela gogorarazi nahi dugu, gainera Spoleton zenbait zaindariengandik probokazio al jaso ditu.

 

https://www.lapresse.it/cronaca/2025/04/29/carcere-spoleto-delmastro-manifestazione-violenta-degli-anarchici/