Dimitra eta Marianna ospitalera orain! (Grezia)

2024eko urriaren 31an “Ampelokipi auzia” delakoan atxilotutako Mariannaren eta Dimitraren osasuna erasopean

Marianna Manourak eta Dimitra Zarafeta Atenasen ondoan dagoen Korydallosesko emakumezkoen espetxean isolatuta daude eta ziega berean dira. Orain bi hilabete Dimitrak larruazalean erupzioak eta hazkure handia izaten hasi zen. Espetxeko medikuak jatorri psikologikoa duen gaitzat hartu eta Dimitrari sedanteak eman zizkion. Gaitzak txarrera egin arren medikuak ez dio kasurik egin martxoaren 29an sukar altuarekin hasi eta larruazaleko zauriak asko okertu arte. Orduan sarna eso hazkeria dutela diagnostikatu diete.Bitartean, Dimitrarekin ziega partekatzen duen Marianna Manourak ere sarnaren sintomak adierazi ditu.
Marianna 2024/10/31ko Ampelokipiko leherketaren ondorioz buruan, begian eta zango batetan zauri larriak jaso zituen eta ebakuntza larri bat egin behar izan zioten eta hoien ondorioz arazo neurologikoak, zorabioak, ibiltzeko oztopoak eta ondo itxi gabe jarraitzen duten zauriak ditu. Medikuek TAC froga  bezelako froga osagarriak eta zaintza jarraia egitea gomendatu arren espetxera bidali zutela gogoratu beharra dago.
Martxoaren 29an Dimitrari eragindako tortura haratago joan zen: Korydallosesko Agios Pavlos ospitaleko larrialditara eraman zuten azterketa egitera baina zuzenean artatu ordez medikuak aparkalekura irtenarazi ta lekualdaketarako erabilitako furgonetan, polizien begiradapean, mugikorren linternak erabilita, ahal izan zuten moduan, azterketa dermatologiko eta ginekologiko bat egin zioten. Ondoren, ospitalean aztertu eta espetxera eraman zuten.
Mariannari medikuek aholkatutako eta preskribatutako frogak eta zaintzak bermatu behar zaizkio! Presoen osasunerako eskubidea bermatua izan dadin borrokari ekin! Mariannarekin eta Dimitrarekin elkartasuna!

Mariana Manoura / Dimitra Zarafeta
Gynaikeía fylakí Koridallou
TK 18100 Korydallos
Atica (Grezia)

Marianna eta Dimitraren egoera salatzeko Greziak Espainian duen enbaxadara igortzeko idatzi eredua:

Embajada de Grecia
Av. del Dr. Arce, 24, Chamartín, 28002 Madrid
Telf.:915 644 653. Fax: 915 644 668. E-mail: gremb.mad@mfa.gr.

Estimado/a Sr/a embajador/a:

Desde hace meses venimos haciendo seguimiento con gran preocupación a la negligente actuación tanto de la administración penitenciaria de la prisión de Korydallos como del Hospital Evangelismos, en relación a la srta. Marianna Manoura, herida de gravedad por una explosión el pasado 31/10/2024 en Atenas, así como por la sra. Dimitra  Zarafeta, detenida en la misma causa que la srta. Manoura y encarcelada junto a ella en la sección femenina de la prisión de Korydallos (Atica).

Las graves heridas sufridas por la srta. Manoura requieren de un seguimiento y observación permanente por parte de especialistas sanitarios así como una serie de pruebas, curas y tratamientos de rehabilitación, que los servicios médicos del sistema penitenciario griego están muy lejos de poder garantizar;  mucho menos en la prisión de Korydallos conocida por su desatención, negligencia y mala práxis.

Además en dicha prisión tanto la srt. M como la srt. Manoura han contraido la sarna (enfermedad de la piel altamente contagiosa), y hasta que la situación de la srta. Zarafeta no ha revestido gravedad los servicios médicos de la prisión de Korydallos las han desoído. Y para colmo durante su traslado al hospital el pasado 29 de marzo la srta. ha sufrido un trato inhumano, humillante y degradante: le fue realizado un exámen dermatológico y ginecológico en el  propio furgón de traslado bajo la mirada de los guardias y sin preservar su intimidad. Posteriormente la srta. Zarafeta fue devuelta a prisión.

Independientemente del motivo de su encarcelamiento y por hecho de estar privadas de libertad no se puede justificar esta situación de maltrato continuado y grave  vulneración del derecho a la salud, la intimidad y el honor.

Exigimos a las autoridades griegas el inmediato traslado de las srtas. Marianna Manoura y Dimitra Zarafeta a un hospital y que se les garanticen los tratamientos médicos prescritos para ellas así como sus derechos básicos.

Atentamente

Mariannak atxilotu zutenetik bizi izan duenaren laburpentxoa:

Marianna M., 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistaren osasuna arrisku larrian dago. Haren osasun egoerak berehala ospitalera lekualdatzea eskatzen du.

Atenaseko Evangelismos ospitalean bertan poliziek, medikuen iritziaren aurka, Marianna hainbat aldiz galdekatu zuten, eguneko 24 orduetan zaintzapean izan zuten eta baimenik gabe ADN eta odol laginak hartu zizkioten. Ospitalean bi ebakuntza egin ostean 2024/11/15ean Marianna Korydallos espetxeko emakumezkoen sailera eraman zuten.

Espetxean Mariannak ez ditu behar dituen analgesikoak eta antibiotikoak jasotzen ari eta oraindik irekita dituen zaurien artaketa Dimitra  ziegakiedeak egiten dizkio (berau ere operazio berdinean atxilotua).

Mariannak aurpegian zauriak ditu, begi bateko zauriak infektatzeko arrisku handia dauka, aurpegiko eta begi bateko nerbioak kaltetuta ditu eta garunean gertutik zaindu beharreko hematoma bat du.  Gainera zaurien ondorioz Mariannak kalte neurologikoak jasatzen ari da eta belaun batean likidoa piltzearen ondorioz eta zorabioen ondorioz zutik ibiltzeko zailtasun handiak ditu.

Evangelismos ospitaletik bi hilabete luzatu dira espetxera Mariannaren txostenak bidaltzeko eta oraindik ere ez dizkiote egin medikuek eskatutako froga osagarriak (bereziki TAC froga).

Marianna Korydalloseko espetxetik Evangelismos ospitalera lekualdatu arte Grezian zein nazioartean mobilizazioak burutzen eta zabaltzen ari dira

Preso eta ihesliari anarkistekin elkartasun asanblada

Iturria:   https://athens.indymedia.org/  (Atenaseko indymedia)

 

INFORMACIÓN EN CASTELLANO:

https://lazarzamora.cl/grecia-actualizacion-del-estado-de-salud-de-companera-marianna-m/