Alfredo Cospitori idazteko deialdia!

Alfredo Cospito anarkistak 41 bis muturreko isolamendu erregimenean 202tik jasaten ari den neurriek txarrera nabarmen egin dute: postan jasaten zituen murrizketak muturrera eramanez ez du ezer jasotzen, ezta araudia jarraituz espetxearen bitartez erositako liburuak, espetxeko liburutegiko liburuak eskuratzea galerazi diote (nahiz eta Erromako zuzendaritzak iraganean baimendu) eta ziegan irina edota arrapo gordetzerik ez diote uzten. […]

Villanublako espetxera egindako manifestazioagatik lagun bati isuna jarri diote

2025eko urtarrilaren 19an urtero bezela Villanublako espetxera (Valladolid) ibilaldia burutu zen presoek jasaten dituzten baldintza negargarriak salatzeko. Bi hilabetetara Valladolideko Gobernuaren Subdelegazioak hartan parte hartu zuen militante ezaguna den kide batei 200 eurotako isuna ezarri dio. “Mozal legeko” 37.4 artikulua ezarri diote, “Estatuko Segurtasun Indarren eta Gorputzen ohorearen kontrako falta” bat egotzi diote, aipatutako martxan […]

Italiako gobernuak “Borra legea” dekretuz inposatu du

Italiako gobernu neofaxistak apirilaren 4ko Ministro Kontseiluan “Segurtasun dekretua-DL1236” neurri autoritario multzoa dekretu bidez indarrean jartzea erabaki du. DL1236 lege proiektuak, “Segurtasun dekretua” edo “Manganello legea” bezela ezagunagoa dena(“Borra legea” italieraz), eta hasiera batetan DDL1660 izenarekin aurkeztu zen lege proiektuak Italiako Senatuan aurkitu duen oposaketa gainditzeko trikimailu juridiko bat da. Hasierako lege proiektuan aldaketa batzuk […]

«Scripta Scelera» auziko lehen saioa. Massa(Italia)

Italia. 2025/04/03. Gaur Massa-ko epaitegian «Scripta Scelera» auziko epaiketa hasi da. Fiskalak haren eskaerak egin ditu: «Bezmotyvni» aldizkarian idatzikoengatik «delituak sustatzea»eta «terrorismoa helburu izatea» egotzita lau lagunentzat 7 eta 5 urte bitarteko zigor eskaerak. Apirilaren 8an defentsaren txanda izango da eta epaileak bere erabakia plazaratuko du. Argitalpen anarkisten aurkako azken eraso honek ez gaitu geldiaraziko! […]

Antonio Arevalillo kalera!

Antonio Arevalillo Sánz (1958 Segovia) bederatzi urte zituenetik Bilboko Zorroza auzoan hazi zen eta 70. hamarkadako jatorri txiroko gazte asko bezela bankuak, bitxidendak eta supermerkatuak atrakatzeari ekin zion. Lehen atxiloketa larria 1974ean izan zuenetik hamaika aldiz atxilotu zuten, hiruzpalau aldiz ihes egitea lortu zuen, COPELen protestetetan parte hartu zuen (preso gisa eta kaletik) eta 1983an […]