Martxoaren 25ean Trentoko epaitegiak Luca Dolce “Stecco” 41 urtetako italiar anarkistari 3 urte eta 6 hilabetetako zigorra ezarri diote Juan Antonio Sorrocheri, sasian zegoenean laguntzeagatik eta nortasun agiriak faltsutzeagatik.
Trento eskualdeko poliziak eta fiskalak urteak daramatzate haren atzetik eta eskualdeko anarkista “gaiztoen” (insurrekzionalisten) buruetako bat izatea leporatzen diote.
Egun Stecco Sanremoko espetxean preso dago aurretik jasotako zenbait zigor betetzen:
– 2018an Lega Nord alderdi ultraeskuindarraren kontrako manifestazio batetan poliziarekin izandako borrokengatik 2021ean 2 urte eta 6 hilabetetako zigorra jaso zuen.
-2019ko otsailaren 19an poliziak abiatutako “Renata” izeneko operazioan atxilotutako eta espetxeratutako 7 anarkistetako bat izan zen; terrorismoaren apologia, agiriak faltsutzea eta lehergailuekin burututako 6 eraso egotzi zizkieten. 2021eko otsailean auzi honengatik Steccok 2 urtetako zigorra jaso zuen.
Aurreko bi zigorrak 3 urte eta 6 hilabetetako zigor bakarrean bateratu zizkioten baina Steccok espetxra ez itzultzeko ihes egin zuen.
2023ko martxoan “Brennero” auzian berriz beste 3 urtetako zigorra jaso zuen. Auzi honetan Austria-Italia arteko mugan eraiki nahi zuten hormaren aurkako 2016ko maiatzeko protestetan izandako istiluengatik 62 anarkista auziperatu zituzten.
Oraindik ere Steccok beste epaiketa bat dauka, 2023ko apirilean Brescian eta Trenton burututako “Diana” operazioarekin lotutakoa hain zuzen. Honetan 12 laguni hiru aldizkarien bitartez terrorismoa babestea eta bultzatzea leporatzen diete. Instrukzio fasea 2025eko martxoa hasieran amaitu ostean laister epaiketaren data jakitera emango dute.
2023ko urriaren 21ean Stecco atxilotu egin zuten eta ordutik Sanremoko espetxean dago.
Steccori idazteko helbidea:
Luca Dolce
CC Sanremo
Via Armea 144
18038 Sanremo (IM)
Italia