Ghespe kidea Erromako Rebibbia espetxetik Spoletoko espetxera lekualdatu dute. Hasiera batetan ez diote posta eman nahi izan baina egun ez dauka arazorik. Haren helbide berria honakoa da:
Salvatore Vespertino
CC di Spoleto
Localita Maiano 10
060049 Spoleto (PG)
(Italia)
Italiako kideek zabaldutako adierazpena:
Salvatore Vespertino kidea Spoletoko espetxera lekualdatu dute.
Otsailean nazioarteko atxilotze agindu baten ondorioz Espainian atxilotua eta martxoaren 4ean Italiara extraditatua, Salvatore Vespertino (Ghespe) kide anarkista hasiera batetan Erromara eraman zuten, Rebibbiako espetxera, eta gero, martxoaren 20an Spoletoko espetxera lekualdatu dute.
Ghespek, 2017an Florentzian garatutako “Panico” operazioarekin lotuta, lehergailu bat prestatzea gatik eta jartzeagatik zein zauri eta kalte larriak eragiteagatik, 8 urtetako zigorra bete behar duela gogorazten dugu. Zehazki, Casa Poundeko faxisten topagunea den Florentziako “Il Bargello” liburu dendaren aurrean aurkitu zuten lehergailua prestatzeagatik.
Espainian atxilotu zuten lehen egunetatik, haren zaintzaile eta borreroen aldetik gehiegikeriak eta presioak jaso ditu. Rebibbian ez zioten posta ematen eta telefono deiak zein bisitak Spoletora lekualdatu baino pixkat lehenago arte ez dituzte baimendu.
Txakurrek eta Estatuaren jopuek gure hurbiltasuna holako jokuak erabilita hautsiko dutela uste badute jai dute!
EZ DAGO GURE ELKARTASUNA GELDITUKO DUEN KAIOLARIK!
GHESPE ASKATU!
GUZTIAK ASKATU!