Wallmapun, Txileko estatuaren menpeko lurraldean, Julia Chuñil ekintzailea maputxeak ta Cholito haren txakurra indarrez desagerrarazi zituztela lau hilabete bete direnean estatuak haren familia jazartzen du.
Fiskalaren aginduz Juliaren semeen etxeak miatu dituzte eta haien mugimenduak zelatatu ere.
Bitartean epaileak zein fiskalak ez diote Juliaren desagerketaren gaineko ikerketari buruzko informaziorik eman haren senideei zein abokatuari. Eta behin baino gehiagotan Julia meatxatu eta jazarri duen lurjabea, Morstadt jauna, desagerketaren atzean egon daitekeena, ez dute oraindik galdekatu ez ikertu!
Txilen zein Hego Amerika osoan zehar asko dira Juliaren itzulera aldarrikatzeko batzen eta mobilizatzen ari diren lagunak! Batu gaitezen aldarrikapen ozen horretan: Julia etxean nahi dugu!
https://www.instagram.com/reel/DG_4o46sxh2/?igsh=dWRjcjRvc3hnODVh