Elkartasuna Munichen atxilotutako anarkistekin

Otsailaren 26ean Bavierako eta Austriako poliziek burututako operazioan atxilotutako bi lagunak, N eta M espetxeratuta jarraitzen dute. Haiek idazteko helbidea eskuratzeko eta elkartasuna bideratzeko:

solidaritaet-mit-n-und-m@riseup.net

Azken urteotan Municheko hirian eta Bavierako estatuan zehar ehundaka kale borroka eraso eta sabotaia gertatu eta gertatzen ari dira, eta polizia indarrek ezker muturreko terrorismoa borrokatzeko sortutako taldeak  inolako arrastorik lortu ezinean anarkistak jopuntuan hartu ditu.

2025eko otsailaren 26ean Munich eta Bavierako Fiskal Nagusiaren aginduz 9 etxebizitza miatu zituzten, hoietako 3 Austrian.  Bi lagun atxilotuta eraman zituzten eta egun preso jarraitzen dute. Aldi berean hainbat lagunei poliziaren aurrean deklaratzeko aginduak eman zizkieten eta martxoaren 6ean poliziak hainbat lagunen etxeetara hurbildu zen haien telefonoak konfiskatzeko aginduekin.

Lau lagunei 2024ean haizerrota eolikoen aurkako idazki batetan «delituak goratzea eta sustatzea» leporatzen diete eta biri 2023-2024 bitartean 6 eraso burutu izana (eraikuntza eta basogintza makinen erreketak).