Marianna espetxetik ospitalera lekualdatzeko deialdia. (Grezia)

Marianna M., 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistaren osasuna arrisku larrian dago. Haren osasun egoerak berehala ospitalera lekualdatzea eskatzen du.

Atenaseko Evangelismos ospitalean bertan poliziek, medikuen iritziaren aurka, Marianna hainbat aldiz galdekatu zuten, eguneko 24 orduetan zaintzapean izan zuten eta baimenik gabe ADN eta odol laginak hartu zizkioten. Ospitalean bi ebakuntza egin ostean 2024/11/15ean Marianna Korydallos espetxeko emakumezkoen sailera eraman zuten.

Espetxean Mariannak ez ditu behar dituen analgesikoak eta antibiotikoak jasotzen ari eta oraindik irekita dituen zaurien artaketa Dimitra Z. ziegakiedeak egiten dizkio (berau ere operazio berdinean atxilotua).

Mariannak aurpegian zauriak ditu, begi bateko zauriak infektatzeko arrisku handia dauka, aurpegiko eta begi bateko nerbioak kaltetuta ditu eta garunean gertutik zaindu beharreko hematoma bat du. Gainera zaurien ondorioz Mariannak kalte neurologikoak jasatzen ari da eta belaun batean likidoa piltzearen ondorioz eta zorabioen ondorioz zutik ibiltzeko zailtasun handiak ditu.

Evangelismos ospitaletik bi hilabete luzatu dira espetxera Mariannaren txostenak bidaltzeko eta oraindik ere ez dizkiote egin medikuek eskatutako froga osagarriak (bereziki TAC froga).

Marianna Korydalloseko espetxetik Evangelismos ospitalera lekualdatu arte Grezian zein nazioartean mobilizazioak burutzen eta zabaltzen ari dira

Preso eta ihesliari anarkistekin elkartasun asanblada. Grezia.

Iturria: https://athens.indymedia.org/ (Atenaseko indymedia)

INFORMACIÓN EN CASTELLANO:

https://lazarzamora.cl/grecia-actualizacion-del-estado-de-salud-de-companera-marianna-m/