Bost urte baino gehiago isolamendu neurri zorrotzen eman ondoren atzo Francisco Solar kidea erregimen arruntera lekualdatu zuten eta La Gonzalina espetxeko 33 sailera aldatu dute, beste preso anarkista eta subertsiboak dauden sailera. Gendarmería (Txileko polizia militarizatua, Guardia Zibilaren modukoa) Francisco isolatuta mantentzeko egin dituen saiakeren gainetik, abokatuen lanari esker laguna isolamendutik atera dute. Kasu honetan […]
Mes: marzo 2025
Miaketak Carraran eta Pisan
Martxoaren 26ko egunsentian Carraran eta Pisan poliziak bi anarkisten etxeak miatu ditu. Miaketa hauek 2023ko otsailean, Alfredo Cospitoren gose grebaren aldeko mobilizazioen testuinguruan, poliziak Pisako epaitegian topatu zuen lehergailuaren harira Florentziako Mafiaren eta Terrorismoaren aurkako Zuzendaritzak abiatutako ikerketarekin lotuta daude. Informazioa kaltetuek berek Carraraki Circolo Culturale Anarchico Gogliardo Faschiren bitartez zabaldu dute. Registros en Pisa […]
Ghespe Spoletoko espetxera eraman dute
Ghespe kidea Erromako Rebibbia espetxetik Spoletoko espetxera lekualdatu dute. Hasiera batetan ez diote posta eman nahi izan baina egun ez dauka arazorik. Haren helbide berria honakoa da: Salvatore Vespertino CC di Spoleto Localita Maiano 10 060049 Spoleto (PG) (Italia) Italiako kideek zabaldutako adierazpena: Salvatore Vespertino kidea Spoletoko espetxera lekualdatu dute. Otsailean nazioarteko atxilotze agindu […]
“Stecco” berriro zigortu dute! Trento (Italia)
Martxoaren 25ean Trentoko epaitegiak Luca Dolce “Stecco” 41 urtetako italiar anarkistari 3 urte eta 6 hilabetetako zigorra ezarri diote Juan Antonio Sorrocheri, sasian zegoenean laguntzeagatik eta nortasun agiriak faltsutzeagatik. Trento eskualdeko poliziak eta fiskalak urteak daramatzate haren atzetik eta eskualdeko anarkista “gaiztoen” (insurrekzionalisten) buruetako bat izatea leporatzen diote. Egun Stecco Sanremoko espetxean preso dago aurretik […]
Beste preso bat hilda Zaballako espetxean
03/14. Beste preso bat hil da Zaballako espetxean (aurtengo bigarrena Euskal Herrian), errespetu modulo batetan zegoen 35 urteko gizonezkoak medikazio psikiatrikoa kantitate handitan hartzen zuen eta suizidoen inguruko protokoloa aktibatuta omen zuen. Euskal zein espainiar spetxeetan dauden osasun zerbitzu kaskarren eta eskasenegoera larriaren zein buruko gaitzak eta menpekotasun arazo larriak dituzten pertsonak espetxeratzearen azken biktima. […]
Julia Chuñil etxean nahi dugu! Ikerketaren gaineko susmo txarra!
Wallmapun, Txileko estatuaren menpeko lurraldean, Julia Chuñil ekintzailea maputxeak ta Cholito haren txakurra indarrez desagerrarazi zituztela lau hilabete bete direnean estatuak haren familia jazartzen du. Fiskalaren aginduz Juliaren semeen etxeak miatu dituzte eta haien mugimenduak zelatatu ere. Bitartean epaileak zein fiskalak ez diote Juliaren desagerketaren gaineko ikerketari buruzko informaziorik eman haren senideei zein abokatuari. […]
Elkartasuna Munichen atxilotutako anarkistekin
Otsailaren 26ean Bavierako eta Austriako poliziek burututako operazioan atxilotutako bi lagunak, N eta M espetxeratuta jarraitzen dute. Haiek idazteko helbidea eskuratzeko eta elkartasuna bideratzeko: solidaritaet-mit-n-und-m@riseup.net Azken urteotan Municheko hirian eta Bavierako estatuan zehar ehundaka kale borroka eraso eta sabotaia gertatu eta gertatzen ari dira, eta polizia indarrek ezker muturreko terrorismoa borrokatzeko sortutako taldeak inolako arrastorik […]
Errepresio basatia Buenos Airesen (Argentina)
Atzo Buenos Airesen poliziak errepresio basatia erabili zuen babes zabala zuen pentsionistek eta futboleko zaleek gobernuaren murrizketen aurka deitutako manifestazio baten aurka. Ehundaka zauritu eta 130 atxilotu inguru, gazte bat poliziak zauritu ostean oso larri ta kazetari bat hilzorian…borrokak eta protestak gau osoan zehar luzatu dira.
Ghespe Italiara extraditatu dute!
Martxoaren 4ean Ghespe Espainiatik Italiara extraditatu zuten eta oraingoz, behinbetiko espetxe dat esleitu artean Erromako Rebibbia espetxean atxilo dute. Ghesperi idazteko helbide berria: Salvatore Vespertino Casa Circondariale Rebibbia Via Raffaele Majetti 70 00156 Roma (Italia) 02/15. Madril. Ghespe iheslari sardiniarra atxilotu dute
Marianna espetxetik ospitalera lekualdatzeko deialdia. (Grezia)
Marianna M., 2024/10/31an Atenaseko Ampelokipi auzoko etxebizitza batetan izandako leherketaren ondorioz zauritutako eta espetxeratutako anarkistaren osasuna arrisku larrian dago. Haren osasun egoerak berehala ospitalera lekualdatzea eskatzen du. Atenaseko Evangelismos ospitalean bertan poliziek, medikuen iritziaren aurka, Marianna hainbat aldiz galdekatu zuten, eguneko 24 orduetan zaintzapean izan zuten eta baimenik gabe ADN eta odol laginak hartu zizkioten. […]