1975ean FBIk indiar militanteen aurka burututako eraso baten ondorioz gertatutako tiroketa batetan gertatutako haren bi agenteen heriotza mendekatzeko Indiar Amerikar Mugimenduko (AIM) buru ezagunenetariko bat zen Leonard Peltier atxilotu eta irregulartasunez betetako auzi baten ostean 49 urtez preso mantendu izan dute.
NDN Collective-ren prentsa oharra (Borrokanek euskaratua)
2025eko otsailaren 18an. Sumterville, Florida – 49 urte baino gehiago bidegabe espetxeratuta izan ostean gaur goizean Leonard Peltier faskatua izan da. Leonar Peltier jauna Chippewa indiarren Turtle Mountain leinuko herritarra da eta Ipar Dakotako leinuaren lurretan biziko da.
Peltierren eskariz NDN Collectivek Turtle Mountaineko komunitateko bere etxera eramango du. NDN Collective eta haren kideek bost hamarkada eman dituzte antolaketa lanetan eta Peltierren askapena lortu duen defentsa gidatu izan du. Bihar Peltierri haren jaioterrira ongi etorria emateko erakundeak ospakizun ekitaldi bat antolatuko du eta komunitatea batu egingo da.
«Gaur azkenean aske naiz! Baliteke ni espetxeratu izana, baina inoiz ez zuten neure espiritua eraman!» esan zuen Peltierrek. » Eskerrik asko mundu osoan babesten nautenei eta nire askatasunarengatik borrokatu zutenei. Azkenean etxera noa. Nire lagunak, nire familia eta nire komunitatea ikustea espero dut. Gaur egun handia da».
https://ndncollective.org/es/free-leonard-peltier/
NDN Collective iparamerikar indigenek beraiek botere indigena burujabe bat haien kabuz eratzeko xedea duen erakunde bat da. Memoria historikoaren alde egitea, militantzia indigena sustatzea, elkarzaintza eta elkartasuna eta garapen jasangarrian oinarritutako proiektu autogestionatuen garapena ditu helburu nagusiak.